Bitartekaririk gabeko behi esnea, ustiategi txikiak babesteko

Hainbat

Azken hamarkadotan, esne ustiategiak nabarmen urritu dira Euskal Herrian. Hala ere, tarteka ekimenak sortu dira, jatorriari uko egin gabe etorkizunari eusteko. Kooperatibak, familiarteko enpresa txikiak… zenbait esperientziak lortu dute merkatuan euren txokoa izatea, bitartekaritza saihestuz eta produktua zuzenean kontsumitzaileari salduz.

Guvac (Karrantzako abeltzain batuak) da eredu horren barruan tradizio handienetakoa duen bat: Enkarterriko mendebaldeko 50 ekoizle pasatxo biltzen ditu. 2009an salmenta makina sare txiki bat martxan jarri eta gero, haien esne propioa ontziratzen hasi ziren 2011n, Bizkaia Esnea markaren pean. Talde horren barruan, hamar bat ekoizlek salmenta lurralde osora zabaltzea erabaki zuten, Euskal Herria Esnea markarekin. Nafarroa Garaiko ekoizleak batu zaizkie ekimen horretan.

Lazkaoko Iztueta Elkartearen ekimena antzekoa da, txikiagoa bada ere. Familia enpresa bat da jatorriz, eta gaur egun zenbait bazkide dauzka. Pasteurizatutako esnea saltzeko makinak jarri zituzten hasieran, Goierriko zenbait udalerritan. Orain, esne hori bera eta beste zenbait esneki (jogurtak eta izozkiak) banatzen dituzte Gipuzkoako elikagai saltokietan.

Tags: 

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Contacto

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak