Oliba olioa, garapen propiorako alternatiba Errioxa Arabarran

hainbat

Imágenes de la experiencia en Moreda de Álava, con visitas a aceituneros y a un trujal. Fotos: Euskadi Turismo

Errioxa Arabarra munduan ezaguna da bere ardoak direla eta, baina mahastien laborantza hasi aurretik oliba olioa ere ekoitzi ohi zuten bertan. Ekoizpen horri eutsi egiten zaio gaur egun ere, askoz ere neurri apalagoan bada ere. Hala ere, azken urteotan laborantza honen biziberritzea egin da, eta une honetan lau olio mota ekoizten dituzte: autokontsumorako olioa (antzinako zein gaur egungo prentsaketa barietate banarekin), ekologikoa eta kalitate labelduna. 2013-14ko uztan oliba olioaren ekoizpena 80.000 kilo ingurukoa izan zen, baina 2014-15eko honetan, 140.000 kilokoa izan da. Horrenbestez, %43 handiagoa.

Aditu guztiak bat datoz eta uste dute sektoreak etorkizun oparoa duela. Gainera, jende gaztea sartu da jarduera adar honetan, garapenerako dauden aukerek erakarrita: olioaren merkaturatzeari dagozkienak ez ezik, hazten ari den turismo kulturalak eragindakoak ere bai. Esaterako, Errioxa Arabarreko oliba olioaren festa egiten dute urtean behin, eta edizio berriena Moredan izan da. Oleum proiektuari esker 4.000 olibondo landatu dituzte eskualdean, eta horixe izan da sektorea biziberritzeko gakoetako bat. Landaketak Kripanen, Moredan, Eltziegon, Oionen, Lantziegon eta Bilarren egin dira; Arabak 380 hektarea olibadi ditu guztira, eta gehientsuenak aipaturiko udalerrietan daude. 

Errioxa Arabarreko Olio eta Olibondoaren Mahaia (MAORA) sortu dute berriki. Aurretik zegoen ADORA erakundearen ondorengoa da, eta sektore guztia dago ordezkatuta bertan. Jarduerari bultzada handia ekarri dio horrek ere, lehentasunak ezarri dituelako laborantzaren garapenean eta olibadien ekoizpenean. Mahaiko presidentea den Gorka Mauleon izan da olibondoen alde apustu egin duen gazteetako bat. Kalitatea eta aurkezteko modua indartzea dira apustu horren gakoetako bi, bai eta nazioarteko merkatuetarako esportazioa sustatzea ere.

Bideoa: Lantziegoko olio errota

 

Tags: 

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Contacto

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak