7.800 langabetu gutxiago Euskal Herrian

Euskal Herriko langabezia 2015eko lauhilekoan

2015eko laugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %12,92koa da (INE), 0,6 puntu baxuagoa aurreko hiruhilabetearekiko, eta laugarren hiruhilekoa doa joera berean. EUSTATek berriki kaleratutako datuen arabera, aldiz, Euskal Herrian langabezia tasa soilik 0,1 puntu jaitsi da azken hiru hilabeteetan.

INEren datuen arabera, herrialde guztietan jaitsi da langabezia-tasa azken hiruhilekoan. EUSTATen arabera, ostera, 0,4 puntu igo da Gipuzkoan. Biztanleria aktiboak, oro har, goranzko joera izan du bai Araba, bai Bizkaiari esker, kontrako joera izan du Nafarroa Garaiak (-3.500).

Datu hauekin, Bizkaian dago langabezia-tasarik handiena (%14,79), baita EUSTATen datuen arabera ere.

Azken hiruhilekoan Euskal Herriko eta EB-28ko langabezia-tasen arteko aldea 0,7 puntu murriztu da, baina Euskal Herriko langabeziak 3,8 puntu handiagoa izaten jarraitzen du (INE).

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak