Euskal elikagaien sektorea eredu ekonomikoaren isla

Elikagaiak

Euskal Herriko elikagaien sektoreak bilakaera nabarmena izan du azken urteotan. Elikagaiak ekoizteko gaitasuna eta industria  handitu egin dira (ez kasu guztietan) eta gure kontsumo ohiturak aldatu egin dira. Hau guztia neurtzeko elikagaien esportazio, inportazio eta kontsumoari erreparatzea ezinbestekoa zaigu egoeraz jabetzeko.

1995az geroztik bertan ekoiztutako elikagaien merkatuko balioa %198 hazi da. Aipatzekoa da, bolumena ez dela horrenbeste hazi, baina gure produktuen balio erantsia bai. Kanpotik ekartzen ditugun produktuen inportazioa ere hazi egin da urte hauetan %53 hazi ere. Kanpotik ekartzen ditugun produktuen artean  zerealak, animalien pentsuak, fruta eta barazkiak  eta koipeak dira. Baina hazkunde handiena esneki, arrautz, jaki prestatuak, koipeak eta animalien pentsuek izan dute. Espainia da gure hornitzaile nagusia %40, baina gero eta gutxiago (1995ean %47 zen).

 

 

Aldiz, gure esportazioen balioa %300 hazi da, harik eta BPGaren %3,1 izateraino. Horien artean nagusi dira egun, arrantzako produktuak, frutak eta barazkiak, jaki prestatuak eta edariak. Aipatzekoa da, Nafarroa Garaia dela ekoizpen osoaren ia erdia, batez ere fruta eta barazkietan zein jaki prestatuetan. Esportazioak hazi, Espainiara eta edonora, batez ere edonora, baina bolumenean, lehen esportazio guztien erdia Espainiara, orain laurdena bakarrik. Gainerako erosleen artean aipatzekoak dira Europako Batasunekoak, Frantzia batez ere, baina baita Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Portugal ere. Beste kontinenteetara handitzen ari dira salmentak, baina bolumenean Europako Batasuna da merkatu nagusia.

Euskal Herriko lurraldeen arteko harreman komertzialari erreparatuz gero, bien harteko balantza komertziala nabarmen aldatu da, Nafarroa Garaia elikagai ekoizle indartsua izan arren, gero eta gutxiago saltzen du EAEn eta aldiz EAEk gero eta gehiago saltzen dio. EAEko esportazioen balioa %130 hazi da eta bolumena, berriz, %33. Beraz, produktuen balioa handitu da. Nafarroa Garaiko esportazioen balioa %30 jaitsi da  baina bolumena  bikoiztu. Beraz, balioa gutxitu da eta noiz nahi bere lekua beste nonbaiteko produktuek beteko dute, esaterako Peru edo Txinako kontserbek. Ez dugu Ipar Euskal Herriaren eta Hegoaldearen arteko daturik, baina kontuan izan dezagun, Ipar Euskal Herriko ekonomiak izaera egoiliarra duela, hau da, bertatik bertara eskaintzen diren zerbitzuek osatzen dutela, beraz, ikusten denez, bere elikagaien ekoizpenak bertako merkatua du helburu hein handi batean. Zoritxarrez, ezin ditugu ezagutu Ipar Euskal Herrikoko arraien, esnekien edo ardikiaren esportazioak.

 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak