Elkarren artean saretutako mundu batean bizi garela esan arren, gune batzuk besteak baino eragileagoak gertatzen ari dira. Sare zabalak aipatzen ditugu, baina sare lokalak ari dira gailentzen. Sare lokalak garatzea zeinen garrantzitsua den jabetzea ezinbestekoa da, munduan egoteko eta besteekin harremanak izateko nor / nodo izan behar. Euskal Herria garapen teknologiko eta produktiboari begira oinarri garrantzitsua du gaur egun. Herri gisa aurrera egiteko dugun oinarria ezagutzea komeni da. Hor dago etorkizuneko enplegua eta ongizatea Baina gure saretzea hiru eremutan banatuta dago, ez gara sare bat, elkar behar dugu egitasmo indartsuagoak prestatzeko edo menpekotasun txikiagoa izateko.
Goi-titulatuak
Enpresen maila teknologikoa
Maila teknologikoa industriari neurtzen zaio. Industria jarduera oso eragilea da, bai aberastasuna sortzen, bai ekonomia dinamizatzen. Gure ekonomia oso industriala da (barne produktu gordinaren %27,1). Maila teknologiko handienekoak dira inguru edo sare bat gehien behar dutenak. Lau mailako kategorizazio batean, aipatzekoa, eskualdeetan lehen hamarren artean, hiru Arabarrak direla. Eskualdetan buru, berriz: Trebiñu, Arabako ibarrak, Debabarrena, Lapurdi Beherea, Iruñerria, Arrati-Nerbioi, Plentzia-Mungia, Araba lautada, Donostialdea eta Arga-Aragoi. Udalerrietan, lehen hamarren artean, lau gipuzkoarrak: Gasteiz, Iruñea, Bilbao, Donostia, Zamudio, Irun, Elgoibar, Hernani, Tutera, Angelu.
Ezagumenduan intentsiboak diren jarduerak
Ezagumenduan intentsiboak diren jarduerak jarduera ekonomikoak sailkatzeko beste modu bat da. Formazio eta teknologia oinarri handia eskatzen dute eta ezinbestekoak dira ezagumenduaren gizartean.
Euskal geografiari begira jarrita zenbait udalerrik halako jardueren presentzia nabarmena dute, gainerakoen gainetik, hala nola, Basusarri, Mendikota, Getxo, Getaria, Ziburu, Donostia, Barrika, Bilbao, Laukiz, Sopela eta Plentzia.
Zientzia eta teknologia sarea
Euskal herria eremu administratibo desberdinetan zatituta dagoen aldetik, lurralde bakoitzak bere estrategia darama. IEH-k baliabide aldetik muga handiak ditu eta Bordele edo Parisen menpe dago. HEHn aldiz, indar handiagoa du sektore honek eta baliabide gehiago ere bai. Ikusten denez, hiriburuetan edo hiriburuen inguruan metatzen dira zentro hauek, eta bere inguruan enpresa eta profesional multzo zabalak. Xehetasun asko bazterrean utziaz, honako mapa hau osatu dugu:
Aipatzekoa: Kontzentrazio gune handiak: Donostia, Zamudio, Iruñea
Ondorioak
Sarea badugu, saretzeko premia ere bai. Baina:
- Atomizatua, saretzeko euskal esparrua falta, proiektu komunak ments.
- Baliabide gehiago behar dugu saretzeko, estrategia oso bat, baliabidez hornitua beharko da euskal zientzia eta teknologia eragileak saretzeko.
Gaiaren inguruan irakurtzen jarraitzeko, artikulu interesgarria, Asier Minondo Deustuko irakaslearena, "Las redes y el conocimiento".