ALBISTEAK

Administrazioa

Gobernuak portuen kudeaketa bateratuko du, erakunde autonomo bat sortuta

hainbat

 Eusko Jaurlaritzak hilabete batzuk daramatza Portuei eta Itsas Garraioari buruzko Lege berria prestatzen. Horri buruz egindako zirriborroak berrikuntza handi bat planteatzen du: zuzenbide pribatuko erakunde publiko bat sortzea (Kaiak). Erakundeak eskumena izango luke Bizkai eta Gipuzkoako portu instalazio guztiak kudeatzeko, Bilbo eta Pasaiakoa izan ezik (horiek Espainiako Estatuarenak baitira). Horrenbestez, arrantza, merkataritza zein kirol portuak hartuko lituzke, eta ondorioz, Euskadiko Kirol Portuak erakundea desagertuko litzateke.

Tags: 

Kantonamenduen banaketa berria Ipar Euskal Herriko hauteskundeetan

Gaindegia
Ipar Euskal Herrian egunotan egiten ari diren departamendu bozek bertako kantonamenduen errealitatera gerturatzeko aukera ematen dute. Hauteskunde hauen ondoren, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak 54 ordezkari izango ditu, kantonamendu bakoitzeko bina, eta horietatik 24 Ipar Euskal Herrian aukeratuak izango dira. Izan ere, kantonamenduen azken erreformaren ondotik, Ipar Euskal Herriko udalerriak hamabi kantonamendutan geratu dira bereizirik. 
 

Crowdfunding-aren erregulazioak eredua indartu dezake

hainbat

Teknologia berrien erabilera masiboak hainbat berrikuntza utzi dizkigu azken urteotan. Horietako bat da, esaterako, finantzazio parte hartzailea, crowdfunding bezala ezagutzen duguna. Interneteko plataforma hauek promotore bati bere proiektua finantzatzeko aukera eskaintzen diete, proiektuari lagundu nahi dion jendearen bitartez. Sistema honek pelikula, disko, antzezlan eta beste jarduera kultural ugari finantzatu ditu azken urteetan eta alderdi politikoak finantzatzeko ere erabili da.

Tags: 

Abiatzear da Armintzako olatuen energia laborategia

Hainbat

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) proiektu bat zuzentzen ari da, Armintzan olatuen energia laborategia egiteko. Ekimenak atzerapenak izan ditu, baina arduradunek espero dute aurtengo udaberrian izango dela martxan; aurreneko aurreikuspenen arabera, 2013ko udan izan behar zuen lanean. Instalazioak Armintzako (Bizkaia) kostaldetik bi kilometrora daude ia, eta proba banku moduan baliatuko dute sektoreko enpresek, olatuen energiaren aprobetxamendurako sortzen dituzten prototipoen efizientzia probatzeko.

Tags: 

Europako erreferentzien ondoan, indarra galtzen ari da euskal I+G+B

hainbat

Ikerketa, garapena eta berrikuntza arloek asko dute hobetzeko Euskal Herrian. Estatu mailako rankinean lehen postuan gauden arren, Europako erreferentzien mailara iristeko bide luzea dugu egiteko. EAE mailako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren (CES) txosten batek autonomia erkidegoan I+G+B-ak pairatzen duen “geldialdia”-z ohartarazi du.

Tags: 

Ipar Euskal Herriko elkarrizketa sozialerako mahaia bultzatu du Garapen Kontseiluak

Hainbat

Otsailaren 18an egindako bileran, elkarrizketa sozialerako mahai bat abiaraztea adostu du Garapen Kontseiluak, Ipar Euskal Herriko gizarte eta ekonomia auzi nagusiak foro bakar batean eztabaidatu ahal izateko. Lurraldean jarduten duten askotariko patronalek, sindikatuek eta gizarte eragileek osatuko dute mahaia.

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak