ALBISTEAK

Administrazioa

Nafarroa Garaian ere bi bazkidedun kooperatibak sortu daitezke

Hainbat

Nafarroa Garaiko Parlamentuak Lan Elkartuko Mikro Kooperatiben Foru Legea onartu berri du; sozietate horiek bi langileren bazkidetzarekin sortzea ahalbidetuko du horrek, eta gehienez hamar langileren bazkidetzarekin. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aukera hori badago lehendik ere, 2008ko abuztuan indarrean jarri zen Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei Buruzko Legeari esker. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Frantziako Gobernuak tankera horretako neurri legegileak hartu zituen 2012an.

Tags: 

Erregioen mapa berriak kezkak sortu ditu Ipar EUSKAL HERRIAN

Hainbat

Behin-behineko erregioen mapa berriak kezkak sortu ditu Ipar EHn. Gaur egun 22 dira erregioak, baina erreforma aurrera badoa, 13 izango dira. Aldaketak zuzenean eragiten dio Ipar Euskal Herriari, Aquitania, Poitou-Charentes eta Limousinek osatutako erregio zabal batean integraturik geldituko baita.

Informazio  gehiago: 

Ipar Euskal Herria, Akitania-Poitou/Charentes-Limousin makroerregioan integratuta

Hainbat

Frantziako Asanbleak behin betiko onartu du erregioen mapa berria (abenduaren 17an konfirmatu zuten), eta horrek kezka areagotu du Ipar Euskal Herriko biztanleriaren sektore askotan. Izan ere, euskal lurralde kontinentalek indarra galtzeko arriskua dute; Akitania, Poitou-Charentes eta Limousinek osatutako erregio handi berrian.

Hiri adimenduak eta material aurreratuak ikertzeko bi institutu Nafarroan

Hainbat

NUPek hiri adimendunei eta material aurreratuei buruzko bi ikerketa institutu sortu ditu: SmartCities eta INAMAT (Material Aurreratuak). Ikerketako Errektoreordetzak sustatu du proposamena ikerketa egitura zabal eta indartsuagoak sortzeko komenigarritasunari eta premiari buruzko gogoeta parte-hartzailea egiteko barne prozesu baten ondoren.

Gehiago irakurri:

Tags: 

Euskadi 2020 Zientzia Planarentzat aurreikusitako finantzazioa ez dago bermatuta

Hainbat

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaren lerro nagusiak aurkeztu berri ditu Eusko Jaurlaritzak. Plan honen helburua da inbertsio publiko eta pribatuekin 11.100 milioi euro biltzea. Lehen atalean, Eusko Jaurlaritzak 2.737 milioi euroko ekarpena egingo duela dago aurreikusita; horiei hiru foru aldundien ekarpenak batuta, guztizko inbertsio publikoa 3.677 milioi eurokoa litzateke. 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak