ALBISTEAK

Jarduera ekonomikoa

Lanaldiak gora, egonkortasunaren lepotik

Gaindegia

Gaindegiak "Kontratazioak Euskal Herrian" txostena kaleratu berri du. Azken hilabeteotako datuek diote Euskal Herria ari dela pixkanaka enplegua sortzen. Kualitatiboki, baina, urteotan hartutako neurriek arrasto sakona utzi dute: gaur egun sinatzen diren hamar kontratutik bederatzi aldi baterakoak dira, zerbitzuen sektoreko enpleguaren pisua hazi da batez ere industriarenaren kaltetan, eta gutxieneko duintasun ekonomikoa bermatzen ez duten kontratuak arruntak dira.

Tags: 

Industriak pisua galtzen dihardu zerbitzuen aldean

Hainbat

Euskal Herriko industriaren sektorea gure garapen ekonomikoaren lemazaina izan da hamarkada luzetan, baina gainbeheran dirau, zerbitzuen etenik gabeko hazkundearen aurrean. Bilakaerak ez du etenik, bigarren sektoreak modernizatzeko eta erronka teknologiko zein komertzial berrietara egokitzeko egindako ahaleginak ahalegin. Alorraren inguruko estatistikak egiten direnetik lehenbizikoz, EAEko industria landunen kopurua 200.000tik beherakoa izan da 2014an. Industriak BPGan zuen pisua %25,8koa zen 2005ean, eta %20,7koa izatera igaro zen 2012an.

Tags: 

Gizarte ekonomiak 75.000 enplegu sortzen ditu Euskal Herrian

Gaindegia

ANEL elkarteak (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak) jakinarazi berri duenez, Nafarroa Garaian 2014ko bigarren seihilekoan sortu zen hiru enplegu pribatutik bi gizarte ekonomiatik etorri zen. Izan ere, krisi garaian berme handienak ematen dituen alorra da gizarte ekonomia; horren adibide nabarmen bat hizketagai izan da aste honetan, Azpeitiko Azkue altzarigintza enpresa zenaren langile ohiek lan sozietate bat sortu dutela eta.

Tags: 

Ner Groupek mutualitate bat sortu du, bere enpresen finantzaziorako

Hainbat

Irabazi ekonomikoak helburu bakartzat ez dituzten sektoreei, bere bide propioa urratzeko aitzakia eman die finantza sistematik abiatu zen krisi ekonomiko luze honek. Kreditu kooperatibak eta mutualitateak dira horren adibide: lehendik ere egon bazeuden, baina orain jokaleku zabalagoa dute. Batzuk banku etikoaren eremuan kokatzen dira, eta besteak, aurkeztu berri den Kutxa Ner kasu, finantzazioari dagokionez enpresa talde bati babesa ematea dute helburu. 

Tags: 

Ipar Euskal Herriko ekonomia, ez atzera eta ez aurrera

Hainbat

Ez da erreakziorik ageri Ipar Euskal Herriko jarduera ekonomikoan, azken sei hilabeteotan zertxobait hobetu bada ere, Baionako Merkataritza Ganberak argitaratu berri duen txostenaren arabera. 600 enpresak baino gehiagok hartu dute parte Ganberaren barometroan. Haren arabera, %68ak konfiantza du ekonomiaren etorkizunean, eta 2014ko otsaileko emaitza baino hamar puntu txikiagoa da datu hori.

Nafarroa Garaitik surf teknologia esportatzen da Kaliforniara

Hainbat

Firewire enpresa kaliforniarrak The Cornice izena duen surf taula plazaratuko du udaberrian, eta Barañaingo Tempolios enpresa ari da arduratzen haren diseinuaz eta garapenaz. Nafarroako Unibertsitate Publikoak haren garapenean hartu du parte.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak