ALBISTEAK

Jarduera ekonomikoa

Flota heren bat txikitu da, baina harrapatzen den arrain kopuruak ez du behera egin

Gaindegia

 

mapa

Arrantzak Euskal Herriko ekonomian gaur egun duen indarra txikia da garai batean izan zuenarekin alderatuta, baina gurean erro luzeak dituen eta trakzio indar garrantzitsua egiten duen sektorea da oraindik ere. Gaindegiak bildutako datu gaurkotuenen arabera (Hego EHn 2013koak dira eta Ipar EHn 2012koak), Euskal Herriko arrantza flota 363 ontzik osatzen dute: 93 Gipuzkoan aritzen dira, 125 Bizkaian, 142 Lapurdin eta 3 beste lurraldeetan. Flota gehientsuena baxurakoa da; 269 ontzi, zehazki.  

Tags: 

Litekeena da TS Fundicionesek ere ateak berriz zabaltzea

Hainbat

TS Fundiciones sektore eolikoan diharduen lantegi bat da, eta Arroan eta Zestoan ditu egoitzak. Azpeitiko Azkue eta beste zenbait kasuren moduan, litekeena da enpresa honek ere bere egoera txarrari buelta ematea. Konkurtso administratzaileak Donostiako merkataritza arloko epaitegiari aholkatu dio Euskapital Partnersek egindako eskaintza onartzeko eta enpresaren aktiboak hari esleitzeko. Javier Agirre TS Fundicioneseko zuzendaritzako kide ohia da Euskapital Partnerseko burua.

Tags: 

Inbertsio garrantzitsuak Nafarroa Garaian, gainbeheran dauden bi eskualdetan

Hainbat

Azken egunotan, garai zailak bizi dituzten Nafarroa Garaiko bi eskualdetan egingo den inbertsio bana atera da argitara. Lakuntzan dagoen Sakana S. Coop erakundeak egingo duenak du bolumen ekonomiko handiena: 15 milioi euroko inbertsioa da. Zailtasunak dituen beste eskualde batean, Baztanen, Geiser Pharma Nafarroa Garaiko enpresa farmazeutikoak egingo du inbertsioa.

Tags: 

BASF multinazionalaren Tuterako lantegia salgai

Hainbat

Alemaniako BASF multinazionalak adierazi du Tuteran duen lantegi kimikoa saldu nahi duela, baina ez ditu argitu balizko operazio horrek izango lituzkeen baldintzak, ez eta hura erosteko eskaintzarik ba ote duen. Gaur egun 30 lagunek egiten dute lan bertan, eta poliesterenoa ekoizten dute (isolatzaile termiko gisa erabilia).

Tags: 

Biomasa, energia subiranotasuna lortzeko bidean

Hainbat

Biomasa energia iturri berriztagarria da, askotariko egur mota eta hondakin organikoen errekuntzatik datorrena, eta alternatiba bideragarria bihurtzen ari da gasolioa eta gasa bezalako beste sistema batzuei kontrajarririk. Tokian tokiko zenbait erakunde energia iturri hau bultzatzen ari dira; hala nola, Aramaio, Berriz, Ispaster, Kanpezu, Zerain, Ultzama eta Tutera. Era berean, zenbait enpresek ere egin dute urratsa, erregai tradizionalak biomasarekin ordezkatzeko haien ekoizpen prozesuetan. Urrats txiki bat, energia subiranotasuna lortzeko bidean.

Tags: 

Azpeitiko Azkue, berpizkundearen atarian

Hainbat

1934an sortu zuten Azpeitiko Azcue y Cía enpresa, eta bere jarduera berrabiaraztekotan dabil orain, 2012ko abenduan hartzekodunen konkurtso batek hura eten eta gero. Prozesu juridiko eta ekonomiko konplexuaren ondoren, bertako langile ohi batzuek baimena lortu dute instalazioak eta makineria berreskuratzeko, bai eta merkaturatze markak ere, bi milioi euro ordaindu eta gero. Hori horrela, aurki lantegia berriz ere ekoizten hasiko dela dago aurreikusita.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak