ALBISTEAK

Jarduera ekonomikoa

Euskal ekonomiaren 2015erako aurreikuspenak hobetu dira

Varios

Una trabajadora manipula una máquina en la empresa arrasatearra Ifam.Azken egunotan plazaratutako zenbait analisiren arabera, 2015erako aurreikuspen ekonomikoak hobera egiten ari dira.

Tags: 

Ner Group kreditu-kooperatiba bat sortzea pentsatzen ari da

Hainbat

Ner Group enpresa taldeak kreditu-kooperatiba bat sortzea pentsatzen ari da, taldeko kide diren enpresei finantzazioan laguntzeko. Kooperatiba honen abiatzeak 4 milioi euroko inbertsioa eskatzen du. Aurrera egingo balu, bere garaian Mondragon kooperatibek sortu zuten Laboral Kutxaren ondorengoa litzateke.

Informazio gehiago:

Candy eredu izan daiteke krisian dauden beste zenbait enpresarentzat

Varios

Bergarako Candy Hoover enpresako zuzendaritzak eta lan taldeak lortutako aurreakordioa irtenbide eredugarria izan daiteke antzeko egoeran dauden beste zenbait industria enpresarentzat.

Tags: 

Tentsio baxuko energiaren taldekako erosketa proposatu du SEA-k

Hainbat

Energiaren faktura da enpresa asko eta askoren kostu nagusietakoa. Kontuan harturik energiaren kostua Europako batez bestekoa baino %20 garestiagoa dela hemen, Arabako SEA patronalak taldekako erosketa proposatu du tentsio baxuko energiaren erosketan, pymeek euren fakturetan kostuak aurrez ditzaten.

Informazio gehiago:

Lan malgua kostuak aurrezteko aukera gisa?

Hainbat

100 langile dituen enpresa batek 350.000 euro aurreztu ditzake urtean lan malgua txertatuko balu bere enpresan. Hori da LKS eta Prospektikerrek egindako txostenean ageri den ideietako bat. Bi entitate hauek lan malguak Gipuzkoa mailan izango lituztekeen ondorioak ikertu dituzte, eta horrez gain, ikerketak beste ondorio bat ere utzi du: Gipuzkoan 75.000 langilek astean bi lanaldi malgu egin ahalko lituztekete, alegia, herrialdearen biztanleriaren laurden batek.     

Gehiago irakurri:

Tags: 

Biarritz eta Baiona, zor gehien duten hirien zerrendan

Hainbat

Frantziako hego-mendebaldean 20.000 biztanletik gora duten hirietatik zor gehien dutenen artean daude Biarritz eta Baiona. Biarritzek 1.394 euroko zorra du biztanleko, eta Baionak 1.350 eurokoa. Ideia bat egiteko, Akize da (Dax) da zor altuena duen hiria: 2.197 euro biztanleko.  

Informazio gehiago:

Orriak

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak