ALBISTEAK

Tokiko garapena

Aldudeko gaztandegia, tokiko garapen jasangarriaren eredu

Hainbat

Coopérative Laitière du Pays Basque (CLPB) kooperatiba 1970ean sortu zuten zenbait abeltzainek. Urepel, Banka eta Aldude biltzen dituen zonaldean lehen sektorearen biziraupena bermatzeko, balio erantsia zuten produktuak merkaturatzea zen haien asmoa. 

Tags: 

Katebegi guztiak bat eginda Karrakela kooperatiban

hainbat

Izaera alternatiboa duten enpresa proiektu txiki askok porrot egiten dute azkenean, garapen espazio egokia aurkitzen ez dutelako. Dimentsionamendu faltak edo tokiko eremutik harago muga gainditu ezinak ito egiten ditu azkenerako halako saiakerak, eta etsipena eragiten du horrek ahaleginak eta bi egin dituzten ekintzaile horiengan. Kooperatiba integrala izenekoa da halako egoerei irtenbidea aurkitzeko balizko bide bat: haren filosofiak erabat egiten du bat elikadura subiranotasunarekin. Ekoizleak, banatzaileak eta kontsumitzaileak kate berean elkartzean datza.

Tags: 

Aurrezte solidarioa, Nafarroa Behereko gazteen etorkizuna bermatzeko

Hainbat

Euskaldun Gazteria antolakundeak Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldearen (GALT) bigarren kanpaina abiarazi du, Nafarroa Beherean gazteon etorkizuna bermatzen laguntzea helburu. Ekarpen txikien bitartez funtsak biltzean datza kanpaina, herrialdean garatzeko zenbait proiektu finantzatu ahal izateko.

Inbertsioak ageri dira berriz Urduñako aurrekontuetan, urtetako estualdi ekonomikoaren ondoren

Hainbat

 
Urduñak (Bizkaia) inbertsioen bidea hartu du berriz bere aurrekontuetan, modu apalean izan bada ere (300.000 euro). Udal honek krisi ekonomiko larria jasan du, udalerriaren beraren bideragarritasuna kolokan jartzeraino. 

Gazteak familiarteko nekazaritzara erakarri nahi ditu ENBAk

Hainbat

Gipuzkoako Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA) nekazari eta abeltzainen sindikatuak 500 bazkide ditu. Urnietan egin berri duten batzar orokorrean, familiarteko nekazaritzaren alde orain arte egin duten apustua berretsi dute.

Tags: 

EHNEk irabazi egin du Erronkariko benetako gaztaren aldeko lehia

Hainbat

EHNE-Nafarroa sindikatuak aurka egin dio Erronkari jatorri izendapeneko gazta atzerriko ardien (assaf eta lacoune arrazak, kasu) esnearekin egin ahal izateko indarrean zegoen baimen iragankorrari, eta irabazi egin dute azkenean.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak