ALBISTEAK

Tokiko garapena

Laborantza Ganbarak etorkizunaren alde egin du apustu, ustiategiak galduta ere

Hainbat

Euskal Herriko Laborantza Ganbarako ordezkari nagusiek zenbakitan jarri dute Ipar Euskal Herriko nekazaritza eta abeltzaintzaren errealitatea, bi txosten aurkeztuta. Uko egin diote balorazio ezkorra egiteari, haien ustez, egoera ez baita iraganean bezain txarra, eta badago itxaropena izateko motiborik. 

Tags: 

Azkoitia eta Azpeitiko merkatariek denda online bat ireki dute

Hainbat

Azpeitia eta Azkoitiko merkatariek euren produktuen erakusleihoa zabaldu dute HEMENbuy! atarian. Proiektu honek bi herrietako merkataritza eskaintza zabala ezagutzera eman nahi dute, eta erosleari online erosteko aukera eman. Ekimenaren azken helburua tokiko merkatariza sustatzea da, eta bide batez, denda erraldoiek eta online dendek egiten dieten lehiari aurre egin.

Tags: 

Garapen Kontseilua berritu dute, beste zortzi kide onartuta

Hainbat

Ipar Euskal Herriaren beharrizanak diagnostikatu eta zehazten dituen organismoa da Garapen Kontseilua. Erakunde honek zortzi kide berri hartu ditu ofizialki, azaroan zuzendaritzak egindako azken bileran aukeratuak izan ondoren.

Zuiako koadrillako 6 herriek ekonomia suspertzeko plana egin dute

Hainbat

Arabako Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia herriek osatzen duten Zuilako koadrilla(k) ekonomia suspertzeko programa bultzatu du. Esaterako, babesa eta laguntzak emango dizkie proiektu enpresarial berriak abian jartzen dituzten pertsonei, besteak beste, artisautza edota agroelikadurarekin loturikoak.

Debagoienako enpresa txikiak, teknologien erabileran aurrendariak

basqueresearch.com

Debagoienako enpresa txikiak nabarmendu dira EUSTATen informazio eta telekomunikazio teknologien erabilerari buruz egin duen ikerketan. Merkataritza elektronikoa salbu, Debagoienako enpresa txiki gehienak posizio onean daude teknologien erabileran. 

Leer más:

 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak