ALBISTEAK

Gizarteko auziak

Gizarte politikak, inklusiorako erreminta gisa

hainbat

EkaIN – Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak 15 proposamenez osatutako txostena kaleratu berri du. Proposamen hauek alderdi politiko, eragile eta gizarte osoak aintzat hartu ditzaten nahi du elkarteak, baina, batik bat, alderdiek euren gobernu programetan txerta ditzaten bilatzen du. Hala, maiatzaren 24eko hauteskundeen ondoren, osatu berri izango diren instituzioak gizarte inklusioa erraztu eta bazterketa saihesteko lan egitera deitu ditu EkaIN-ek. Idoia Aldamak EkaIN-eko kidearen ustetan, “bada garaia pertsonen zerbitzura egongo den ekonomia bultzatzeko”.

Lau eta bost laguneko familiak urritzen ari dira, eta bakarrik bizi direnen kopurua ugaritzen

Gaindegia

Familien egitura asko aldatu da azken hamarkadotan, eta batez ere azken urteotan. Euskal Herriaz dauden datu berrienen arabera (2011koak dira), batez beste 2,4 lagun bizi dira gurean etxe bakoitzean. 2001ean 2,8 ziren, eta beherakada nabarmena da, horrenbestez. XIX. mendean batez beste 4,89 lagun bizi ziren Hego Euskal Herriko etxebizitza bakoitzean, eta zifra erdira jaitsi da horrenbestez, batez ere 60ko hamarkadatik aurrera gizarteak izan dituen aldaketei lotuta.

Tags: 

Nafarroa Garaiko mendialdeko merkataritza, sustraiei helduta

hainbat

Biztanleriaren gainbeherak, krisi ekonomiko orokorrak eta horren ondorioz kontsumoan izan den beherakadak kalte egin diote Nafarroa Garaiko mendialdeko merkataritzari. Zonalde honetan, merkataritza ez da produktuen eta diruaren arteko elkartruke hutsa: lotura estua du herrietako bizimoduarekin, eta herria zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta estuagoa. Sektoreak sustrai horiei tinko heldu nahi die, eta horretarako eraberritu, baina bere bereizgarriak galdu gabe; herritarrenganako gertutasuna, kasu.

Tags: 

Krisi garaian parekatu egin dira gizon eta emakume landunen kopuruak, baina ez lan baldintzak

Gaindegia

 

Euskal Herrian, gizon eta emakume landunen arteko soldatan 7.688 euroko aldea dago urtean, batez beste. Kontratazioei eta lanpostuei begiratzea komeni da, desberdintasun handi hori nondik datorren ulertzeko. 2014ko datu ofizialen arabera, Euskal Herrian 1.247.500 landun zeuden guztira: %53 ziren gizonak, eta %47 emakumeak. Proportzioa inoiz baino parekatuagoa da gaur egun, krisi garaian zifrak berdindu direlako: 2007an 200.000 gizon landun gehiago zegoen emakumeak baino, eta 2014an, aldea 78.000 landunekoa baino ez da. 

 

Tags: 

Despopulazioa, Nafarroa Garaiko mendialdearen gaitza

Hainbat

Aizpurgi herri txikiari buruzko albiste batek agerian utzi du ezezaguna bezain kezkagarria den errealitatea: Nafarroa Garaiko mendialdea jendez husten ari da. Herri honetan, aurreztearren, etengailuari emanda baino ez da pizten kaleko argia gauetan. Anekdota hutsa irudi lezake, baina azken hamarkadotan Pirinioak, Nabaskoze eta Zangoza inguruak gogor kolpatu dituen fenomenoaren adierazle ere bada.

Tags: 

Ezkerraldean eta Oarsoaldean industria bultzatzeko plana iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Hainbat

 EAEko herrialdeen industria okupazioak %28 egin du behera 2008an krisialdi ekonomikoa hasi zenetik. Galera horrek inpaktu handia izan du, esaterako, Oarsoaldean eta Ezkerraldean: industriak tradizio handia izan du bi eskualde horietan, baina bertako establezimendu nagusietako batzuk desagertu egin dira. 

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak