ALBISTEAK

Gizarteko auziak

Biztanleria batez bestekotik gora hazi da udalerri euskaldunenetan azken urteotan

Gaindegia

 

UEMAk eskatuta, Hego Euskal Herriko lurgune euskaldunaren gizarte eta ekonomiaren bilakaera aztertu berri du Gaindegiak. 162 udalerrik osatzen dute Hego Euskal Herriko lurgune euskaldun hori, eta 375.000 biztanle baino gehiago bizi dira inguru horren eraginpean. Udalerrien erdia baino gehiago 1.000 biztanletik beherakoa da, eta ia heren bat 1.000 eta 5.000 biztanle artekoa.

Tags: 

Euskal herritar gutxiago 2013tik 2014ra

Gaindegia

grafikoa

 
INEk eta INSEEk eguneratu berri dituzte 2014ko biztanleria datuak. Horietatik abiatuta, Euskal Herriak 3.124.259 biztanle dituela kalkulatu du Gaindegiak. Aurreikusita bazegoen ere, azken 15 urteotan lehenbizikoz, euskal herritarrak galdu ditugu: 3.735 lagun zehazki, 2013tik 2014ra.

Tags: 

Hego Euskal Herriko ekonomia suspertuta ere, iraupen luzeko 130.000 langabe inguruk dute egoera berean jarraitzeko arriskua

Hainbat

EHUko ekonomialari talde batek Sara de la Rica katedradunaren zuzendaritzapean egindako txosten baten arabera, iraupen luzeko langabetuak bazter batera utz ditzake hasia den suspertze ekonomikoak. Informe Laboral Euskadi delakoaren arabera, 100.000 lagun inguruk daramate urtebete baino gehiago langabezian (langabeen %67a) eta jasaten dute bazterketa arriskua.

Tags: 

Gure biztanleria aktiboaren erdiak goi mailako ikasketak ditu

Gaindegia

Euskal Herriko biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori. Gaur egungo eredu ekonomikoak, ordea, zer eskaintzen die ondo trebatutako profesionalei?

Tags: 

Gazte gutxi dago lanean, eta gehiegi lanaldi partzialean

Gaindegia

grafikoa

Gaindegiak ‘Formakuntza Euskal Herrian’ izeneko txostena argitaratu du berriki, eta Euskal Herrian goi mailako ikasketak dituztenen proportzioa Europako handienetakoa dela azaltzen da bertan. Unibertsitateko edo lanbide heziketako bigarren zikloko titulazioa izanik, berez, errazagoa da lana aurkitzea, baina zentzu horretan, gure datuak oso txarrak dira, erreferente ditugun estatu eta erregioekin alderatuz gero.

 

Tags: 

Hiru hedabide berri, urtea ondo informatuta hasteko

Hainbat

2015a hastearekin bat, gutxienez hiru hedabide berri agertu dira euskal komunikazioaren esparruan: Mediabask, Alea eta Etxalde. Hiru proiektu anitz, beharrizan desberdinak asebetetzeko sortuak, baina lan osagarria egiten dutenak, Euskal Herriko eguneroko errealitatea islatze aldera.

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak