ALBISTEAK

Gizarteko auziak

Lan auzitegia, desagertze arriskuan Frantzian

Baionako lan auzitegia
Hainbat iturrietatik

Ipar Euskal Herriko sindikatuak kezkatuta daude Gobernuak istituzio historiko hau eraldatu nahi duelako (1848. urtetik martxan dira Lan Auzitegiak Frantziako Estatuan). Aspaldikoa da kezka hori, baina aurten gertatutakoak are gehiago larritu egin ditu: lan auzitegiko hauteskundeen kentzea deliberatu du Frantziako Gobernuak. Hala, egungo legealdiak 2017 urtera arte luzatuko da. Horrez gain, ekonomiako ministroak erreforma proposamena aurkeztu du ministroen kontseiluan 2014ko abenduan.

"Behar baduzu, eska ezazu laguntza"

guia LAB
lab.eus

Euskal Herriko gizarte eta ekonomiarekin lotutako hitza da prekarietatea. Hala dio LAB sindikatuak, eta egoera salatzeaz gain, Prestazioak, subsidioak eta oinarrizko errentak Hego Euskal Herrian gida aurkeztu du. Sindikatuaren ordezkariek azpimarratu nahi izan dute laguntzak eskatzen dituzten pertsonen aurka egiten dela sarri, eta gida honek kontrakoa bilatzen duela: “egoera honetan bazaude dagokizun laguntza eska ezazu” adieraztea, alegia.

9 etxebizitza sozial berri Donapaleau-ko Garikoitzenean

Euskal Irratiak

Bederatzi etxebizitza sozial estreinatu berri dira Donapaleuko Garikoitzenea izeneko ikastegi ohian. Hiru etxebizitza erabilera arruntarako dira, eta beste seirak larrialdi egoeretarako. Etxebizitzen hartzaileak zailtasunak dituzten pertsonak, tratu txarrak jasan dituzten emakumeak eta ikasten ari diren gazteak dira.

Informazio gehiago:

http://euskalirratiak.info/urgentziazko-etxebizitzak-ideki-dituzte-amikuzen.html

Gora Gasteiz ekimenak hiri zabal baten defentsan lan egingo du

Hainbat

Eskubide eta aukera berdintasuna aldarrikatzeko sortu da Gora Gasteiz ekimena Arabako hiriburuan. Talde bultzatzailean profesionalak, idazleak, kirolariak, kazetariak, medikuak edo gizarteko aktibistak daude, besteak beste. Denok batera hiri zabal baten defentsan.

Informazio gehiago:

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak