ALBISTEAK

Gazte ekintza

Gazteen enplegua aktibatu, baina baldintza duinekin

varios

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteen enplegu duina sustatzeko neurri sorta bat prestatu du, administrazioek azken urteotan abiarazitakoak osatzea helburu. Gazteek enpleguari dagokionez jasaten duten egoeraz egindako analisi bat du oinarri EGKren ekimen honek. Aipatzekoa da langabezia tasa handia (%30), eta gainera, soldata kaskarren ondorioz, gazteen %22ari hilabetea bukatu aurretik agortzen zaiola dirua.

Tags: 

Herri Unibertsitateak irakaskuntza alternatiboa sustatzen du

Hainbat

Aritz Ganboa ardi latxekin lan egiten duen Arruatzuko nekazari gaztea da, eta gazta ere ekoizten du; bere lan eta bizimodu alternatiboaren berri eman die bere adineko NUPeko unibertsitate ikasle batzuei, Iruñeko campusean. Herri Unibertsitateak sustatutako askotariko jardueren artean bat baino ez da honakoa.

Gazte asoziazionismoa, Zuberoaren tokiko garapenaren alde

hainbat

Desberdina al da gazte asoziazionismoa Euskal Herriko lurraldeetan? Lurralde batzuetan protestara bideratzen al da eta beste lurralde batzuetan ekintza pragmatikoagora? Ikerketa soziologiko sakonagoa beharko genuke halako baieztapena egiteko. Egia da, ordea, Hego EHan aurki ez daitezkeen zenbait ekimen martxan direla Ipar Euskal Herrian. Bertako legediak lagungarri da kasu askotan (Hego EHaren oso desberdina), baina baliteke landa inguruneko biztanleria gutxiko lurraldeak izanik, mugimendu asoziatiboek bide hori hartzeko joera izatea.

Irungo gaztetxeak, ekonomia soziala eta eraldatzailea jomugan

Hainbat

Hamar urtez, Irungo Lakaxita gaztetxea bertako kultura eta gizarte mugimenduei loturiko gazte jardueren topagune izan da. Orain etapa berri bati ekin diote, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin zerikusia duten proiektuak babesteko ekintzak egingo baitituzte lokalaren beheko solairuan.

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak