ALBISTEAK

Mugaz gaindi

Basklink.com: Euskal Herri osoko informazio turistikoa, muga administratiboez gaindi

Hainbat

Bidasoaren alde bietako zazpi ekintzailek turismo informazio eta aholkularitzarako proiektu bat jarri dute martxan, Euskal Herriak dituen muga administratiboak gainditzen dituena.

Tags: 

Klima eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko biltzarra, martxoan Ficoban

Hainbat

Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko I. Kongresua egingo dute martxoan Irungo Ficoba azokan. Klima aldaketak ekar ditzakeen ondorio negatiboen aurrean euskal eta Akitaniako kostaldea prest egon daitezen, etorkizunean egin beharreko ekintzak aztertzea da helburua.

Tags: 

Zuberoatik Gipuzkoara, formakuntza profesionala helburu

Hainbat

Azia elkarteak ekimen bat jarri du martxan Udabiltzarekin elkarlanean, Zuberoako hamar gaztek aukera izan dezaten Gipuzkoan egiten den lanbide heziketa bertatik bertara ezagutzeko. Proiektuak aukera emango die hautatuak diren gazte horiei zortzi asteko egonaldia egin eta Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako zenbait enpresara joateko, eta horrela hainbat lanbide ezagutzeko.

Tags: 

Akitaniak eta EAEk 2020ra arteko lankidetza plan estrategiko bat plazaratu dute

Hainbat

Akitania eta EAEko ordezkari nagusi diren Alain Roussetek eta Iñigo Urkulluk Euroeskualdeko plan estrategiko berria aurkeztu dute, alde bietako mugaz gaindiko harremanei beste bultzada bat ematea helburu.

Pirinioetan lan eta bizi, bi aldeetan aldi berean jarduteko

Hainbat

Udalbiltzako Euskal Garapen eta Kohesio Funtsak diru laguntzetarako deialdi berria dauka martxan, iaz egindakoaren bidetik. Hiru programatan bereizitako plana da honakoa, eta guztira 120.000 euro ematea du helburu, 28 ekintzailetza proiekturentzat. Aurkeztutako proiektuek duten beharraren eta bideragarritasunaren arabera banatzen dira laguntzak, premia gorriena duten zonaldeetatik datozen ekimenei lehentasuna emanez. 

 

 

Berrikuntza industriala, geokokapena eta elikagaien prozesamendua, Akitania-Euskadi elkarlananerako sektoreak

Orkestra

Akitania eta Euskadiren arteko mugaz gaindiko elkarlanari bultzada eman ahal zaio, berrikuntza industriala, geokokapena eta elikagaien prozesamenduaren arloak sustatzen badira. Hori da Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak (Deustuko Unibertsitatea) eta Bihartean erakundeak atera duten ondorioetako bat, Akitania eta Euskadiko kluster, elkarte profesional, eskualdeko garapen agentzia eta enpresen arteko Mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko azaroan egindako II.

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak