ALBISTEAK

Euskal Herria

Garapen sareak 2.193 enplegu berri kudeatu zituen 2014an

Hainbat

Garapen sarea 32 garapen agentziek osatzen dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 177 udalerriri ematen dio zerbitzua, eta EAEko biztanleen %87a bizi da horietan orotara. 2014an, 2.193 enplegu berri kudeatzea lortu zuten, erakundeak berak emandako datuen arabera. Denbora tarte horretan bertan, 1.521 enpresa berri sortzen lagundu zuten. Era berean, sareak 17.708 laguni eman zien orientazioa, bai eta 5.247 enpresari eta 2.831 saltokiri ere.

Ezkerraldeko eta Oarsoaldeko gainbehera sozialari planto eginez

hainbat

Ekainaren 13an, Ezkerraldeko zenbait elkartek eta gizarte kolektibok martxa bat egingo dute Santurtzi eta Sestao artean, eskualdeak bizi duen egoera salatzeko. Izan ere, desindustrializazioa gero eta handiagoa da bertan; bai eta langabezia tasa, gizarte bazterketa eta pobrezia ere. Oarsoaldean ere antzeko zerbait gertatzen da: bere garaian Gipuzkoako industriaren lemazainetako bat izanagatik, Bizkaian parekide duen eskualdekoaren moduko gainbehera soziala du orain.

Tags: 

Etxeko lanari balio ekonomikoa emango bagenio?

hainbat

Lansari bat ez duen zeregina lana al da? XXI mendean bizi garen honetan baietz esango genuke. Haurtxo baten zaintza, gaixo bati arreta ematea, alabari ikasketetan laguntzea, etxebizitza garbitzea, arropak zabaltzea…. Horiek denak ordainsaririk gabeko lanak dira, alegia, egiten dituenak ez du eurorik jasotzen, gehienetan emakumeak izanik. Baina egun batean horiek egiteari utziko baliete, izugarrizko kolapso sozial batean aurrean geundeke, etxeko lanak gure bizimodua aurrera ateratzeko ezinbestekoak dira-eta.

Tags: 

Enplegua Lea-Artibain, ekonomia urdinaren eskutik

varios

Lea-Artibaiko eragileek lehen sektorean enplegua sortzeko apustua egin dute, hori bai, bigarren eta hirugarren sektorearekin loturik egingo dute. Anbizio handiko helburu hori lortzeko ekonomia urdinaren alde egin dute, prozesu produktiboetatik eratorritako hondakinak aprobetxatu eta prozesu berrietarako baliatzen dituen metodologia.

Tags: 

Gazte asoziazionismoa, Zuberoaren tokiko garapenaren alde

hainbat

Desberdina al da gazte asoziazionismoa Euskal Herriko lurraldeetan? Lurralde batzuetan protestara bideratzen al da eta beste lurralde batzuetan ekintza pragmatikoagora? Ikerketa soziologiko sakonagoa beharko genuke halako baieztapena egiteko. Egia da, ordea, Hego EHan aurki ez daitezkeen zenbait ekimen martxan direla Ipar Euskal Herrian. Bertako legediak lagungarri da kasu askotan (Hego EHaren oso desberdina), baina baliteke landa inguruneko biztanleria gutxiko lurraldeak izanik, mugimendu asoziatiboek bide hori hartzeko joera izatea.

Crowdfunding-aren erregulazioak eredua indartu dezake

hainbat

Teknologia berrien erabilera masiboak hainbat berrikuntza utzi dizkigu azken urteotan. Horietako bat da, esaterako, finantzazio parte hartzailea, crowdfunding bezala ezagutzen duguna. Interneteko plataforma hauek promotore bati bere proiektua finantzatzeko aukera eskaintzen diete, proiektuari lagundu nahi dion jendearen bitartez. Sistema honek pelikula, disko, antzezlan eta beste jarduera kultural ugari finantzatu ditu azken urteetan eta alderdi politikoak finantzatzeko ere erabili da.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak