ALBISTEAK

Euskal Herria

Gizarte ekonomiak 75.000 enplegu sortzen ditu Euskal Herrian

Gaindegia

ANEL elkarteak (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak) jakinarazi berri duenez, Nafarroa Garaian 2014ko bigarren seihilekoan sortu zen hiru enplegu pribatutik bi gizarte ekonomiatik etorri zen. Izan ere, krisi garaian berme handienak ematen dituen alorra da gizarte ekonomia; horren adibide nabarmen bat hizketagai izan da aste honetan, Azpeitiko Azkue altzarigintza enpresa zenaren langile ohiek lan sozietate bat sortu dutela eta.

Tags: 

Ipar Euskal Herriko ekonomia, ez atzera eta ez aurrera

Hainbat

Ez da erreakziorik ageri Ipar Euskal Herriko jarduera ekonomikoan, azken sei hilabeteotan zertxobait hobetu bada ere, Baionako Merkataritza Ganberak argitaratu berri duen txostenaren arabera. 600 enpresak baino gehiagok hartu dute parte Ganberaren barometroan. Haren arabera, %68ak konfiantza du ekonomiaren etorkizunean, eta 2014ko otsaileko emaitza baino hamar puntu txikiagoa da datu hori.

Irungo gaztetxeak, ekonomia soziala eta eraldatzailea jomugan

Hainbat

Hamar urtez, Irungo Lakaxita gaztetxea bertako kultura eta gizarte mugimenduei loturiko gazte jardueren topagune izan da. Orain etapa berri bati ekin diote, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin zerikusia duten proiektuak babesteko ekintzak egingo baitituzte lokalaren beheko solairuan.

Lau eta bost laguneko familiak urritzen ari dira, eta bakarrik bizi direnen kopurua ugaritzen

Gaindegia

Familien egitura asko aldatu da azken hamarkadotan, eta batez ere azken urteotan. Euskal Herriaz dauden datu berrienen arabera (2011koak dira), batez beste 2,4 lagun bizi dira gurean etxe bakoitzean. 2001ean 2,8 ziren, eta beherakada nabarmena da, horrenbestez. XIX. mendean batez beste 4,89 lagun bizi ziren Hego Euskal Herriko etxebizitza bakoitzean, eta zifra erdira jaitsi da horrenbestez, batez ere 60ko hamarkadatik aurrera gizarteak izan dituen aldaketei lotuta.

Tags: 

Meatze ustiapenerako proiektua Mendiaundian: garapen jasangarria?

Hainbat

Magnesitas Navarras (Magna) meatze enpresak aire zabalean silizea ustiatzeko proiektu bat du martxan Mendiaundian, Aurizberrin (Erroibar, Nafarroa Garaia). Enpresaren arabera, jarduera berri honek 120 enplegu sortuko lituzke eskualdean. Hala ere, proiektuaren kontrako 5.000 alegazio daude, Aldude Mendia koordinadorak eta SEO/Birdlifek sustatuta. Proiektuak Nafarroako Foru Gobernuaren eta Erroibarreko Udalaren babesa du.

Tags: 

Industriak pisua galtzen dihardu zerbitzuen aldean

Hainbat

Euskal Herriko industriaren sektorea gure garapen ekonomikoaren lemazaina izan da hamarkada luzetan, baina gainbeheran dirau, zerbitzuen etenik gabeko hazkundearen aurrean. Bilakaerak ez du etenik, bigarren sektoreak modernizatzeko eta erronka teknologiko zein komertzial berrietara egokitzeko egindako ahaleginak ahalegin. Alorraren inguruko estatistikak egiten direnetik lehenbizikoz, EAEko industria landunen kopurua 200.000tik beherakoa izan da 2014an. Industriak BPGan zuen pisua %25,8koa zen 2005ean, eta %20,7koa izatera igaro zen 2012an.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak