ALBISTEAK

Euskal Herria

Innov Mugabe 2x2, Bidasoa eta Hego Lapurdiren arteko harremanak estutzen

Hainbat

Nekazaritzako Elikagaien II Mugaz Gaindiko Foroa egin berri dute Ficoban, eta Bidasoaren alde bietako 80 ekintzailek hartu dute parte bertan. Bidasoa Bizirik agentziak (Hondarribia eta Irun) eta Hego Lapurdiko hiriguneak Innov Mugabe 2x2 programaren bitartez sustatutako jarduera da honakoa, beste askok bezala, harremanak sendotzea helburu duena. 

Ner Groupek mutualitate bat sortu du, bere enpresen finantzaziorako

Hainbat

Irabazi ekonomikoak helburu bakartzat ez dituzten sektoreei, bere bide propioa urratzeko aitzakia eman die finantza sistematik abiatu zen krisi ekonomiko luze honek. Kreditu kooperatibak eta mutualitateak dira horren adibide: lehendik ere egon bazeuden, baina orain jokaleku zabalagoa dute. Batzuk banku etikoaren eremuan kokatzen dira, eta besteak, aurkeztu berri den Kutxa Ner kasu, finantzazioari dagokionez enpresa talde bati babesa ematea dute helburu. 

Tags: 

Bitartekaririk gabeko behi esnea, ustiategi txikiak babesteko

Hainbat

Azken hamarkadotan, esne ustiategiak nabarmen urritu dira Euskal Herrian. Hala ere, tarteka ekimenak sortu dira, jatorriari uko egin gabe etorkizunari eusteko. Kooperatibak, familiarteko enpresa txikiak… zenbait esperientziak lortu dute merkatuan euren txokoa izatea, bitartekaritza saihestuz eta produktua zuzenean kontsumitzaileari salduz.

Tags: 

Krisi garaian parekatu egin dira gizon eta emakume landunen kopuruak, baina ez lan baldintzak

Gaindegia

 

Euskal Herrian, gizon eta emakume landunen arteko soldatan 7.688 euroko aldea dago urtean, batez beste. Kontratazioei eta lanpostuei begiratzea komeni da, desberdintasun handi hori nondik datorren ulertzeko. 2014ko datu ofizialen arabera, Euskal Herrian 1.247.500 landun zeuden guztira: %53 ziren gizonak, eta %47 emakumeak. Proportzioa inoiz baino parekatuagoa da gaur egun, krisi garaian zifrak berdindu direlako: 2007an 200.000 gizon landun gehiago zegoen emakumeak baino, eta 2014an, aldea 78.000 landunekoa baino ez da. 

 

Tags: 

Abiatzear da Armintzako olatuen energia laborategia

Hainbat

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) proiektu bat zuzentzen ari da, Armintzan olatuen energia laborategia egiteko. Ekimenak atzerapenak izan ditu, baina arduradunek espero dute aurtengo udaberrian izango dela martxan; aurreneko aurreikuspenen arabera, 2013ko udan izan behar zuen lanean. Instalazioak Armintzako (Bizkaia) kostaldetik bi kilometrora daude ia, eta proba banku moduan baliatuko dute sektoreko enpresek, olatuen energiaren aprobetxamendurako sortzen dituzten prototipoen efizientzia probatzeko.

Tags: 

Nafarroa Garaitik surf teknologia esportatzen da Kaliforniara

Hainbat

Firewire enpresa kaliforniarrak The Cornice izena duen surf taula plazaratuko du udaberrian, eta Barañaingo Tempolios enpresa ari da arduratzen haren diseinuaz eta garapenaz. Nafarroako Unibertsitate Publikoak haren garapenean hartu du parte.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak