ALBISTEAK

Mundua

Nazioarteko ekimena Korsikan, erabakitzeko eskubidearen alde

varios

Korsikako subiranotasunaren aldeko mugimenduak adi begiratzen dio Europako estaturik gabeko nazioen agertokian azkenaldian gertatzen ari den guztiari. Eskozian eta Katalunian egindako ekimenek ilusioa piztu dute beste toki batzuetan ere, eta badirudi Mediterraneoko irla honetan ere bere egin dutela mezua.

Tags: 

Landa eremua modernizatzeko programa zabala onartu du EBk

hainbat

Europar Batzordeak Landa Garapenerako Programa (LGP) zabala onartu berri du. 24 ekimen daude programaren barruan, EBko hamar estatutan zabalduko direnak: Bulgaria, Errumania, Suedia, Alemania, Italia, Kroazia, Erresuma Batua, Irlanda, Txekiar Errepublika eta Espainiako Estatua. Programak 27 mila milioi euroko aurrekontua du, 2020ra arte. Europako landa eremuak modernizatzea da helburua, bai eta nekazal sektorearen lehiakortasuna hobetzea, paisaia eta klima zaintzea eta landa inguruetako bizi kondizioak sendotzea ere, bizirik iraun dezaten.

Quebec, hirugarren erreferenduma egiteko gertu?

hainbat

Pierre Karl Peladeau enpresariak Parti Quebecois (PQ) alderdiaren buruzagitza hartu zuen maiatzean, eta subiranotasunari buruzko hirugarren erreferenduma egiteko bidea erraztu dezake horrek. Peladeauk berak iradoki du litekeena dela 2018an erabakiren bat hartzea horren inguruan, baina inkestak alde baldin baditu (eta halaxe ditu gaur egun), epeak laburragoak izan daitezke. Azken kontsulta duela hogei urte egin zuten, eta berdinketa teknikoa egon zen; oso gutxigatik irabazi zuen ez bereiztearen aldeko hautuak.

Galizia-Portugal iparraldea (GNP), marka propioa behar duen euroeskualdea

hainbat

Mugaz gaindiko elkarlana indartze aldera, Galizia-Portugal iparraldea (GNP) euroeskualdea marka bateratua landu beharko lukete. Hori dio Regional Studies Association aldizkari digitalak argitaratu duen ikerketa batek.

Tags: 

Genero berdintasuna gehien bultzatzen duen ereduetako bat da kooperatibena

hainbat

Gero eta emakume gehiago dira kooperatiben parte. Beste eredu batzuen aldean, genero berdintasuna bultzatzen duen ereduetako bat da kooperatibena, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (IFO) eta Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak argitaratu berri duten ikerketa baten arabera. Mundu mailan egindako inkesta batean oinarritzen da ikerketa eta, besteak beste, 20 urteetan emakumeen parte hartzea kooperatibetan %20 igo dela dio.

Tags: 

Gazpromen itzal luzea, Europako barne-lotura energetikoak garatzeko pizgarri

hainbat

Europar Batasunek energia defizit ikaragarria du, beste herrialdeekiko menpekotasun handia petrolioaren eta gasaren hornidurari dagokionez. Errusiak eta Ukraniak etengabeko gatazka dute lehenengoaren gasa bigarrenaren lurraldetik igarotzen delako, eta horrek menpekotasun sentsazioa handitu baino ez du egin. Hain zuzen, EBn kontsumitzen den gasaren heren bat Errusiatik dator, eta gas horren %55ak Ukrainako gasbideak zeharkatzen ditu.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak