ALBISTEAK

Munduan zer?

Landa eremua modernizatzeko programa zabala onartu du EBk

hainbat

Europar Batzordeak Landa Garapenerako Programa (LGP) zabala onartu berri du. 24 ekimen daude programaren barruan, EBko hamar estatutan zabalduko direnak: Bulgaria, Errumania, Suedia, Alemania, Italia, Kroazia, Erresuma Batua, Irlanda, Txekiar Errepublika eta Espainiako Estatua. Programak 27 mila milioi euroko aurrekontua du, 2020ra arte. Europako landa eremuak modernizatzea da helburua, bai eta nekazal sektorearen lehiakortasuna hobetzea, paisaia eta klima zaintzea eta landa inguruetako bizi kondizioak sendotzea ere, bizirik iraun dezaten.

Mendebaldeko herrialdeen hazkundea eta gorabidean daudenen geldialdia

hainbat

Munduko ekonomiarentzat trantsizio urtea izango da 2015a, zeinetan kontraste izugarriak biziko baitira: alde batetik, garatutako zenbait herrietan BPGaren hazkundea etorriko da, baina, bestetik, gorabidean dauden herrietan atzerapauso garrantzitsuak gerta daitezke. Euskal Herria Eurozonaldean kokatzen da, eta IMF eta OECD-ren aurreikuspenek diotenez BPGa %1,4 eta %1,5 artean haziko da 2015an, hurrenez hurren. Iturri berberek diote 2016 urterako %1,6 eta %2 artekoa izango dela hazkundea.

Tags: 

Genero berdintasuna gehien bultzatzen duen ereduetako bat da kooperatibena

hainbat

Gero eta emakume gehiago dira kooperatiben parte. Beste eredu batzuen aldean, genero berdintasuna bultzatzen duen ereduetako bat da kooperatibena, Lanaren Nazioarteko Erakundeak (IFO) eta Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak argitaratu berri duten ikerketa baten arabera. Mundu mailan egindako inkesta batean oinarritzen da ikerketa eta, besteak beste, 20 urteetan emakumeen parte hartzea kooperatibetan %20 igo dela dio.

Tags: 

Europako osasun sistema, kezka iturri

hainbat

Kalkuluen arabera, 2050ean Europar Batasuneko biztanleriaren %37ak izango ditu 65 urte baino gehiago, eta horrek ondorio nabarmenak ditu, osasun sistema eraginkor bati eusteari dagokionez. Gaur egun proportzioa %27koa da: 85 milioi pertsonari buruz ari gara, gutxi gorabehera. Bruselan egin berri den biltzar batean auzi hori izan dute aztergai.

Tags: 

Biztanleriaren zahartzea, AEBetan ere erronka

hainbat

Datozen urteotan herrialde askoren erronka izango da biztanlerian gertatzen ari den zahartze fenomenoa. Europako Komisioak baieztatu du, dagoeneko, EB-28ko kide guztiei eragingo dion fenomeno baten aurrean gaudela, baita EBko inguruko beste batzuei ere. Euskal Herrian, Gaindegiaren azken kalkuluen arabera, 65 urte baino gehiagokoen kopurua hirukoiztu egingo da 2030rako, 14 urtetik beherakoena laurden bat baino gehiago murriztuko den bitartean. Datu honek agerian uzten du datozen urteotako egoera: gero eta euskaldun gutxiago izango gara, eta zaharragoak.

Tags: 

Berdintasun ezaren aurka, lan instituzio sendoagoak behar dira

Hainbat

Diru-sarrerei dagokienez munduan dagoen berdintasun ezaren inguruko txostena plazaratu berri du Nazioarteko Lan Erakundeak (ILO-OIT). Gini koefizientearen arabera egin dituzte neurketak, eta txostenaren arabera, berdintasun eza hazi egin da azken hamarkadotan; batez ere Ipar Amerikan, Europan, Australian, Zeelanda Berrian, Txinan eta Indian. Hego Amerikan berdintasun eza murriztu egin da, baina oraindik ere bertan dituzte munduko ratio larrienak.

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak