ALBISTEAK

Munduan zer?

Finlandiak indarra galdu du, baina oraindik badago zer ikasi harengandik

Hainbat

Herrialde nordikoetako (Suedia, Danimarka, Norvegia, Finlandia) ekonomiak eta ongizate sistemak eredugarri izan dira hamarkadotan, etorkizun oparoagoa izan nahi duten herrialdeentzat. Euskal Herriak maiz begiratu dio Finlandiari, bere biztanleria ez delako gurearen halako bi ere (5,7 milioi herritar), bai eta bere garapen ekonomiko handia dela eta.

Tags: 

Kroaziako Gobernuak aurre egin dio zorraren tabuari

Hainbat

Kroaziako Gobernuak herritar pobreenen erreskate ekonomikoa ahalbidetzeko programa bat jarri du martxan. Akordio bat adostu du estatuko banku garrantzitsuenekin, telekomunikazio eta energia enpresekin eta udal nagusienekin; horri esker, kroaziar pobreenek ez dituzte haien zorrak ordaindu beharko. 

Tags: 

Bi hiri, erregio bakarra

hainbat

San Diego (Kalifornia) eta Tijuana (Kalifornia Beherea) Ozeano Pazifikoan dauden eta gune urbano bakarra osatzen duten bi hiri dira, baina AEBak eta Mexiko bereizten dituen 3.185 kilometroko muga luzea oztopo handia da haien arteko harremanetan. Kevin Faulconer eta Jorge Astiazaran hiriotako alkateek kultura politiko desberdinak dituzte, eta hala ere, bi udalon arteko lehen saio bateratua egin berri dute, mugaz gaindiko harreman berri baten abiapuntua izan daitekeena.

Litekeena da Europako harmonizazio fiskala sozietateen gaineko zergatik abiatzea

Hainbat

Europar Batasuneko zenbait estatu kidek (Luxenburgok eta Irlandak, kasu) egindako praktika fiskalek piztu duten polemikaren haritik, iritzi korronte bat hazten ari da, erakundearen nolabaiteko harmonizazio fiskala aldarrikatzen duena; batez ere, sozietateen gaineko zergari dagokionez. Azken honetarako zerga oinarri bat eta bakarra ezartzearen aldeko ahotsak gero eta ozenago entzuten dira; Tax Union Base for Enterprises (TUBE) delakoaren aldekoak, alegia.

Erabilitako arropa, nazioarteko merkatu ikusezinean

Hainbat

Modak, goi mailako bizimoduak eta erabili ahala gauzak botatzeko kulturak berak eraginda, erabilitako arropa soberakin handiak daude gaur egun mendebaldeko herrialde gehienetan. Arropa horren zati bat birziklatu egiten dute gobernuz kanpoko edo laguntza erakundeek, baina beste zati handi bat mundu mailako merkataritza trafikoan murgiltzen da. Negozio honek 3.800 milioi euroko balio globala luke. 

Tags: 

Euskal Herriko sindikatu eta gizarte eragile gehienak, TTIParen aurka

Hainbat

Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmenaren (TTIP) aurka bat egin dute Euskal Herriko sindikatu eta gizarte eragile ia guztiek, bai eta politikari gehientsuenek ere.

Orriak

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak