Eurostat Europako estatistika institutuak plazaratutako azken txostenaren arabera, bertako biztanleriaren %24,5a dago gizarte bazterketa arriskuan. Datua 2013ari dagokio eta 2012koa baino hamarren batzuk hobexeagoa da (%24,8), baina oraindik ere oso kezkagarria.
Europako Batzordeak lehen akordioa lortu du trasgenikoen laborantza baimentzeko. Akordioa baieztatua beharko du izan, Europako Parlamentuan eta Europako Ministroen Kontseiluan, baina dagoeneko komisioako kide batek adierazi du ez dutela akordioa aurrera ateratzeko oztoporik espero.
Auxilia kabineteak, Total y Wimoov enpresak eskatuta (mugikortasunean adituak) egin duen ikerketa baten arabera, Frantzian lanerako adinean dauden pertsonen %20 lan-mugikortasun arazoak ditu. Zehazki 6-8 milioi langile lirateke,eta, zailtasun gehienak, batik bat, laneratze prozesuetan, lan bila ari direnen edota kualifikazio baxuko lanpostuetan ari direnen artean daude.
Alemaniko banku zentralak, Bundesbank, 2015erako hazkunde aurreikuspena aldatu du. Pasa den ekainean BPG %1,9 haziko zela esan bazuen ere, bost puntu gutxiagokoa izango dela esan du orain. Hala ere, azpimarratu du eurozonak goranzko joera duela, eta "egungo ahulezi egoera" aldi batekoa dela. Alemaniko gobernuaren aholkulariek, ordea, oraindik ere baxuago jartzen dute hazkunde datua: %1,2.
XX. mendearen bukaeraz eta XXI.aren hasieraz geroztik, berreskuratutako enpresen mugimenduak bultzada handia izan du Argentinan. Azken urteotan, kooperatiben espirituaren iturritik edaten duen eredu hau Europan ere hasi da garatzen, eta badu arrakasta.
Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.
Harremanetarako
Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko: