ALBISTEAK

Herriak

Nazioarteko ekimena Korsikan, erabakitzeko eskubidearen alde

varios

Korsikako subiranotasunaren aldeko mugimenduak adi begiratzen dio Europako estaturik gabeko nazioen agertokian azkenaldian gertatzen ari den guztiari. Eskozian eta Katalunian egindako ekimenek ilusioa piztu dute beste toki batzuetan ere, eta badirudi Mediterraneoko irla honetan ere bere egin dutela mezua.

Tags: 

Departamendu bozen emaitzak, estaturik gabeko nazioen aldekoak

hainbat

Frantziako Estatuaren periferietan, badira estaturik gabeko nazioetako talde abertzaleek sustatzen dituzten zenbait mugimendu, eta hain zuzen ere, Frantziako V. Errepublika da gisa honetako mugimenduak gehien estutzen dituen Europako estatuetako bat. Egin berri diren departamendu bozetako emaitzei dagokienez, begiraleak bat datoz: Bretainian, Korsikan, Ipar Euskal Herrian, bai eta Alsazian ere, halako taldeek aurrera pauso handia egin dute. Hala ere, Okzitanian eta Ipar Katalunian, emaitzak ez dira hain oparoak izan horietan lanean diharduten talde nazionalentzat.

Tags: 

Quebec, hirugarren erreferenduma egiteko gertu?

hainbat

Pierre Karl Peladeau enpresariak Parti Quebecois (PQ) alderdiaren buruzagitza hartu zuen maiatzean, eta subiranotasunari buruzko hirugarren erreferenduma egiteko bidea erraztu dezake horrek. Peladeauk berak iradoki du litekeena dela 2018an erabakiren bat hartzea horren inguruan, baina inkestak alde baldin baditu (eta halaxe ditu gaur egun), epeak laburragoak izan daitezke. Azken kontsulta duela hogei urte egin zuten, eta berdinketa teknikoa egon zen; oso gutxigatik irabazi zuen ez bereiztearen aldeko hautuak.

Eskoziak Home Rule delakoa eskura izan dezake, maiatzeko hauteskundeen harira

Hainbat

Erresuma Batuko parlamentuko hauteskundeak izango dira maiatzean, eta azken hamarkadotan ez bezala, ez dago garbi zeinek irabaziko dituen. Alderdi Kontserbadorea eta Laborista berdinduta daude inkestetan, eta hori horrela Eskoziako SNP alderdia gakoa izan daiteke Westminsterreko parlamentu berrian.

Tags: 

Galizia-Portugal iparraldea (GNP), marka propioa behar duen euroeskualdea

hainbat

Mugaz gaindiko elkarlana indartze aldera, Galizia-Portugal iparraldea (GNP) euroeskualdea marka bateratua landu beharko lukete. Hori dio Regional Studies Association aldizkari digitalak argitaratu duen ikerketa batek.

Tags: 

Korsikaren batasun instituzionala, Ipar Euskal Herriarentzat ispilu

Hainbat

Frantziako estatua bere barne mapa berregituratzen ari da, eta prozesu horretan erregioen fusioa izan da neurri entzutetsuena, baina ez bakarra. 

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak