ALBISTEAK

Herriak

Kataluniako prozesua, konstituzio propio baten bueltan

Hainbat

Kataluniako subiranotasun prozesua trantsizio garai betean dago, irailaren 27an egingo diren hauteskundeei begira. Bozen emaitzarik gabe, eta aurreikuspen zuzenak egitea zaila den une batean, zantzuen arabera, badirudi hauteskundeen ondoren egingo diren urratsak Kataluniako Konstituzio proiektuaren bueltan etorriko direla. Hain zuzen, oinarrizko zirriborro nagusia idatzi du dagoeneko legelari talde batek.

Integrazio aukera berriak Tirol euroerregioarentzat

Varios

Litekeena da Tirol euroerregioa areago indartzea, bertako kide diren erregioek haren subiranotasuna handituta. Hala adierazi du Arno Kompatscher Hego Tiroleko presidenteak. Hiru erregiok osatzen dute Tirol: Austriako administrazioaren menpe dagoen Tirolek eta Italiakoaren menpe dauden Hego Tirolek eta Trentinok.

Tags: 

Erresuma Batuak erreforma lau nazioetara zabaltzen ez badu, estatuaren batasuna arriskuan egon daitekeela uste dute Galesen

Hainbat

Eskozian aurrera daramaten subiranotasun prozesuak piezen mugimendua eragin du Erresuma Batua osatzen duten beste nazioetan ere. Alderdi Laboristako kidea den Galesko lehen ministroak, Carwyn Jonesek, Australiako telebista kate bati esan dio beharrezkoa dela estatua osatzen duten nazioei botere handiagoa itzultzea, haien arteko harremanak eta eskumenak modernizatuz; bestela, Erresuma Batua arriskuan egon liteke urtebete edo bi urteren buruan.

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak