ALBISTEAK

Mundua

Biztanleriaren zahartzea, AEBetan ere erronka

hainbat

Datozen urteotan herrialde askoren erronka izango da biztanlerian gertatzen ari den zahartze fenomenoa. Europako Komisioak baieztatu du, dagoeneko, EB-28ko kide guztiei eragingo dion fenomeno baten aurrean gaudela, baita EBko inguruko beste batzuei ere. Euskal Herrian, Gaindegiaren azken kalkuluen arabera, 65 urte baino gehiagokoen kopurua hirukoiztu egingo da 2030rako, 14 urtetik beherakoena laurden bat baino gehiago murriztuko den bitartean. Datu honek agerian uzten du datozen urteotako egoera: gero eta euskaldun gutxiago izango gara, eta zaharragoak.

Tags: 

Mendebaldeko herrialdeen hazkundea eta gorabidean daudenen geldialdia

hainbat

Munduko ekonomiarentzat trantsizio urtea izango da 2015a, zeinetan kontraste izugarriak biziko baitira: alde batetik, garatutako zenbait herrietan BPGaren hazkundea etorriko da, baina, bestetik, gorabidean dauden herrietan atzerapauso garrantzitsuak gerta daitezke. Euskal Herria Eurozonaldean kokatzen da, eta IMF eta OECD-ren aurreikuspenek diotenez BPGa %1,4 eta %1,5 artean haziko da 2015an, hurrenez hurren. Iturri berberek diote 2016 urterako %1,6 eta %2 artekoa izango dela hazkundea.

Tags: 

Departamendu bozen emaitzak, estaturik gabeko nazioen aldekoak

hainbat

Frantziako Estatuaren periferietan, badira estaturik gabeko nazioetako talde abertzaleek sustatzen dituzten zenbait mugimendu, eta hain zuzen ere, Frantziako V. Errepublika da gisa honetako mugimenduak gehien estutzen dituen Europako estatuetako bat. Egin berri diren departamendu bozetako emaitzei dagokienez, begiraleak bat datoz: Bretainian, Korsikan, Ipar Euskal Herrian, bai eta Alsazian ere, halako taldeek aurrera pauso handia egin dute. Hala ere, Okzitanian eta Ipar Katalunian, emaitzak ez dira hain oparoak izan horietan lanean diharduten talde nazionalentzat.

Tags: 

Europako osasun sistema, kezka iturri

hainbat

Kalkuluen arabera, 2050ean Europar Batasuneko biztanleriaren %37ak izango ditu 65 urte baino gehiago, eta horrek ondorio nabarmenak ditu, osasun sistema eraginkor bati eusteari dagokionez. Gaur egun proportzioa %27koa da: 85 milioi pertsonari buruz ari gara, gutxi gorabehera. Bruselan egin berri den biltzar batean auzi hori izan dute aztergai.

Tags: 

Berdintasun ezaren aurka, lan instituzio sendoagoak behar dira

Hainbat

Diru-sarrerei dagokienez munduan dagoen berdintasun ezaren inguruko txostena plazaratu berri du Nazioarteko Lan Erakundeak (ILO-OIT). Gini koefizientearen arabera egin dituzte neurketak, eta txostenaren arabera, berdintasun eza hazi egin da azken hamarkadotan; batez ere Ipar Amerikan, Europan, Australian, Zeelanda Berrian, Txinan eta Indian. Hego Amerikan berdintasun eza murriztu egin da, baina oraindik ere bertan dituzte munduko ratio larrienak.

Eskoziak Home Rule delakoa eskura izan dezake, maiatzeko hauteskundeen harira

Hainbat

Erresuma Batuko parlamentuko hauteskundeak izango dira maiatzean, eta azken hamarkadotan ez bezala, ez dago garbi zeinek irabaziko dituen. Alderdi Kontserbadorea eta Laborista berdinduta daude inkestetan, eta hori horrela Eskoziako SNP alderdia gakoa izan daiteke Westminsterreko parlamentu berrian.

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak