ALBISTEAK

Mundua

Finlandiak indarra galdu du, baina oraindik badago zer ikasi harengandik

Hainbat

Herrialde nordikoetako (Suedia, Danimarka, Norvegia, Finlandia) ekonomiak eta ongizate sistemak eredugarri izan dira hamarkadotan, etorkizun oparoagoa izan nahi duten herrialdeentzat. Euskal Herriak maiz begiratu dio Finlandiari, bere biztanleria ez delako gurearen halako bi ere (5,7 milioi herritar), bai eta bere garapen ekonomiko handia dela eta.

Tags: 

Ekonomia urdina, ekosistema naturalaren logika jarduera ekonomikoari aplikatuz

Hainbat

Ekonomia urdinaren munduko liderra bihurtu da jatorriz belgikarra den baina Japonian bizi den Gunter Pauli ekonomialaria. Ekonomia urdinak baztertu egiten ditu baliabide naturalak agortzen dituen finantza eta espekulazio ekonomia, batetik, zein daukagunari eusteko inbertsio erraldoiak proposatzen dituen ekonomia berdea, bestetik. Ekosistema naturalen funtzionamendua aztertzean datza ekonomia urdina, eta hura eguneroko jarduera ekonomikoari aplikatzean. Herritarrek zoriontsu izateko behar dituzten ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean eraginkorrak izatea da gakoa, horretarako erantzukizunak partekatuz eta etorkizuneko belaunaldiak errespetatuz.

 

Bi hiri, erregio bakarra

hainbat

San Diego (Kalifornia) eta Tijuana (Kalifornia Beherea) Ozeano Pazifikoan dauden eta gune urbano bakarra osatzen duten bi hiri dira, baina AEBak eta Mexiko bereizten dituen 3.185 kilometroko muga luzea oztopo handia da haien arteko harremanetan. Kevin Faulconer eta Jorge Astiazaran hiriotako alkateek kultura politiko desberdinak dituzte, eta hala ere, bi udalon arteko lehen saio bateratua egin berri dute, mugaz gaindiko harreman berri baten abiapuntua izan daitekeena.

Erabilitako arropa, nazioarteko merkatu ikusezinean

Hainbat

Modak, goi mailako bizimoduak eta erabili ahala gauzak botatzeko kulturak berak eraginda, erabilitako arropa soberakin handiak daude gaur egun mendebaldeko herrialde gehienetan. Arropa horren zati bat birziklatu egiten dute gobernuz kanpoko edo laguntza erakundeek, baina beste zati handi bat mundu mailako merkataritza trafikoan murgiltzen da. Negozio honek 3.800 milioi euroko balio globala luke. 

Tags: 

Korsikaren batasun instituzionala, Ipar Euskal Herriarentzat ispilu

Hainbat

Frantziako estatua bere barne mapa berregituratzen ari da, eta prozesu horretan erregioen fusioa izan da neurri entzutetsuena, baina ez bakarra. 

Tags: 

Kroaziako Gobernuak aurre egin dio zorraren tabuari

Hainbat

Kroaziako Gobernuak herritar pobreenen erreskate ekonomikoa ahalbidetzeko programa bat jarri du martxan. Akordio bat adostu du estatuko banku garrantzitsuenekin, telekomunikazio eta energia enpresekin eta udal nagusienekin; horri esker, kroaziar pobreenek ez dituzte haien zorrak ordaindu beharko. 

Tags: 

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak