ALBISTEAK

Mundua

Europako lau biztanletik bat dago gizarte bazterketa arriskuan

Hainbat

Eurostat Europako estatistika institutuak plazaratutako azken txostenaren arabera, bertako biztanleriaren %24,5a dago gizarte bazterketa arriskuan. Datua 2013ari dagokio eta 2012koa baino hamarren batzuk hobexeagoa da (%24,8), baina oraindik ere oso kezkagarria.

Tags: 

Frantzian lan prekarioa duten 6-8 milioi langilek mugikortasun arazoak dituzte

Futuribles

Auxilia kabineteak, Total y Wimoov enpresak eskatuta (mugikortasunean adituak) egin duen ikerketa baten arabera, Frantzian lanerako adinean dauden pertsonen %20 lan-mugikortasun arazoak ditu. Zehazki 6-8 milioi langile lirateke,eta, zailtasun gehienak, batik bat, laneratze prozesuetan, lan bila ari direnen edota kualifikazio baxuko lanpostuetan ari direnen artean daude. 

Informazio gehiagorako:

Tags: 

Berreskuratutako enpresak, alternatiba bat itxierari

Hainbat

XX. mendearen bukaeraz eta XXI.aren hasieraz geroztik, berreskuratutako enpresen mugimenduak bultzada handia izan du Argentinan. Azken urteotan, kooperatiben espirituaren iturritik edaten duen eredu hau Europan ere hasi da garatzen, eta badu arrakasta.

Tags: 

Ordu gehiago lan egiteak ez du zertan produktibitate handiagoa ekarri

Hainbat

Irtenbide zaila duen etengabeko eztabaida da. Astean ordu gehiago lan egiteak ez du bermatzen langileen produktibitatea handiagoa izango denik. Berez, badira estatistika fidagarriak kontrakoa pentsarazten dutenak. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) txosten baten arabera, Alemaniako langileek Espainiako estatukoek baino 280 ordu gutxiago egiten dute lan; 1.388 ordu lehenengoek, eta 1.665 bigarrenek.

Integrazio aukera berriak Tirol euroerregioarentzat

Varios

Litekeena da Tirol euroerregioa areago indartzea, bertako kide diren erregioek haren subiranotasuna handituta. Hala adierazi du Arno Kompatscher Hego Tiroleko presidenteak. Hiru erregiok osatzen dute Tirol: Austriako administrazioaren menpe dagoen Tirolek eta Italiakoaren menpe dauden Hego Tirolek eta Trentinok.

Tags: 

Desazkundearen etorkizunari buruz, Leipzig-en

Varios

Desazkundeak, ekoizpen ekonomikoaren gutxitzearen aldekoa mugimendu eta teoriak bere nazioarteko laugarren topaketa egin du Leipzig-en. Liburu berria ere aurkeztu du mugimenduak: “Decrecimiento: Vocabulario para una nueva era”, mugimenduaren erronka berriak definitzen dituena.

Informazio gehiagorako:

Orriak

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak