
Fitxategia:
Deskripzioa:
2014ko laugarren hiruhilekoan, EAEko ekonomiak bere hazkunde erritmoa biziagotu zuen, urte arteko aldakuntza tasa %1,9an kokatu arte, aurreko datua puntu erdi batean gaindituz. Horren ondorioz, gero eta hazkunde tasa handiagoak jaso dituzten lau hiruhileko kateatu ditu, lehen hiruhilekoko %0,5 hartatik orain aipatu berri den laugarren hiruhilekoko tasa horretara. Ingurunearekin alderatuta, EAEko barne produktu gordinak alde handiz gainditu ditu Euroguneko (%0,9) eta Europar Batasuneko (%1,3) emaitzak, eta oso hurbil dago espainiar ekonomiak epealdi berean izan zuen erritmotik (%2,0).