Egoera eta garapena euskal mendiari begira. 1.atala - EHLG

Deskripzioa: 

Ipar Euskal Herriko laborantzak beresko berezitasunak ditu : mendiaren erabilerak duen garrantzia, etxalde aski ttipiak besteeri begira, instalazione dinamika azkarragoa, lekuko eta kalitatezko desmartxa kolektibo frango... Ezaugarri hauek zenbakitan zehaztuz, xeheki neurtu daitezkea ? Zein dira Ipar Euskal Herriko eta bere mendian den laborantzaren zenbakiak ? Nolakoak dira azken urteetarik gaur arteko bilakaerak ?
 
Ipar Euskal Herriko eta batez ere bere mendialdeko laborantza ezagutzeko gisan, lurraldeko laborantza estadistikak ekoizten eta zabaltzen diahardu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Zenbakiak, Herri eta kantonamendu mailakoak dira, ezagutza ahal bezain zehatz baten ukaiteko xedearekin. Gaur arte ezezagunak ziren zenbaki hauek, ez baitziren landuak izan Ipar Euskal Herriko lurraldeari begira. Lan honen emaitzak Laborantza errolda orokorrean (Recensements agricoles) eta Laborantza politika bateratuak banatu diru laguntzetan oinarritzen dira gehienbat.
 
Lan honen lehen emaitzak Euskal Herriko Laborantza Ganbararak publikatuko ditu, « Ipar Euskal Herriko laborantzaren egoera et garapena , euskal mendiari begira » bi atalez osatua den liburuxka bikoitzan.

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak