Lan auzitegia, desagertze arriskuan Frantzian

Baionako lan auzitegia
Hainbat iturrietatik

Ipar Euskal Herriko sindikatuak kezkatuta daude Gobernuak istituzio historiko hau eraldatu nahi duelako (1848. urtetik martxan dira Lan Auzitegiak Frantziako Estatuan). Aspaldikoa da kezka hori, baina aurten gertatutakoak are gehiago larritu egin ditu: lan auzitegiko hauteskundeen kentzea deliberatu du Frantziako Gobernuak. Hala, egungo legealdiak 2017 urtera arte luzatuko da. Horrez gain, ekonomiako ministroak erreforma proposamena aurkeztu du ministroen kontseiluan 2014ko abenduan.

Zer da, baina, lan auzitegia? Frantsesez Conseil de prud'hommes izenaz ezaguna da, eta wikipediak deskribapen zabala eskaintzen du frantsesez (irakurri). Frantziako lan ministerioak ere bere webgunean du azalpena (irakurri). Duela urte batzuk Berria(k) erreportaje interesgarria argitaratu zuen, Eneko Bidegain-en eskutik (irakurri), gaurkotasunez beterik duguna oraindik ere. Honetan, lan auzitegi batek "langile baten eta nagusi baten arteko gatazkak epaitzen ditu, eta epaileak nagusien eta langileen ordezkariak izaten dira" azaltzen da. Bi taldeek ordezkari kopuru bera dute: langileek eurek hauteskunde bidez hautatuak, eta nagusiek berenak. Hala, beste estatu batzuetan ez bezala, Frantziako Estatuan Lan Auzitegiak aztertzen ditu langile batek bere nagusiarekin izan ditzakeen arazoak, eta ez epaile profesionalek.

Sindikatuek istituzio honen garrantzia azpimarratu dute, duela gutxi Iparraldeko Hitza(n) irakurri genuen bezala (irakurri). Bertan, erreforma horrek ekarriko dituenak irakur daitezke, sindikatuen ordezkarien ahotik.

 

Informazio gehiagorako: 

LAB prend la présidence du Conseil du prud'hommes 

 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak