Integrazio aukera berriak Tirol euroerregioarentzat

Varios

Litekeena da Tirol euroerregioa areago indartzea, bertako kide diren erregioek haren subiranotasuna handituta. Hala adierazi du Arno Kompatscher Hego Tiroleko presidenteak. Hiru erregiok osatzen dute Tirol: Austriako administrazioaren menpe dagoen Tirolek eta Italiakoaren menpe dauden Hego Tirolek eta Trentinok. Haren kudeaketa ahalmena handitzea izango litzateke, itxuraz, asmoa. 

Gaur egun, hiru erregioak lankidetzan aritzen dira mugaz gaindiko zenbait proiektutan; hala nola, tren bidezko garraioaren, unibertsitate irakaskuntzaren eta kulturaren alorrean. Kompatscherren helburua litzateke euroerregioari nortasun juridiko propioa ematea, etorkizunean subiranotasun handiagoa izan dezan. Hego Tiroleko presidentearen arabera, hiru administrazioak ados daude: erregio integrazio handiagoa behar da.

Gaur egungo Tirol euroerregioa 1996an sortu zen, eta Austria-Hungariako Inperioaren parte zen Tirol Konderriaren lurralde historikoek osatzen dute. Lehen Mundu Gerraren ondoren, konderria Austria eta Italiaren artean banatuta geratu zen, nahiz eta historia eta kultura berbera partekatzen duten neurri handi batean.

Informazio gehiago:

Kompatscher: “Autonomismoa gauza serioa da”

Tirol-Hego Tirol-Trentino euroerregioa

Tirol Konderriaren historia

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak