Euskal ekonomiaren 2015erako aurreikuspenak hobetu dira

Varios

Una trabajadora manipula una máquina en la empresa arrasatearra Ifam.Azken egunotan plazaratutako zenbait analisiren arabera, 2015erako aurreikuspen ekonomikoak hobera egiten ari dira. Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) iragarri du EAEko BPGa %2 handituko dela, eta horrek 17.000 enplegu berri garbi sorraraziko lituzkeela. Confebasken aurreikuspenek diote langabezia tasa %1 jaitsiko dela, gaur egungo %14,5etik %13,5era.

Urriko zenbait adierazlek hobekuntza datorrela baieztatu dute, baina litekeena da espero baino txikiagoa izatea, eta gehiago itxaron beharko da hobekuntza hori egonkortzeko. Manufaktura industriaren salmentak 3,4 hazi ziren hilabete horretan, eta sektore tertziariokoak, %6,5.

Bestalde, Nafarroa Garaiko azaroko Industriaren Klimaren Adierazleak (Nafarroako Estatistika Institutuak egindako estimazioa) berretsi du enpresariek konfiantza handiagoa dutela haien ekoizpenaren hobekuntzan, stockak gora egin arren. Metalaren, paperaren eta inpresioaren industrian islatzen da dinamismo handiena.

Nafarroako Estatistika Institutuaren txosten berri batek ere berretsi du klima baikor hori. 2014ko lehen hamar hilabeteetan, Nafarroa Garaiko enpresek egindako esportazioak %7,5 hazi zirela azpimarratu dute bertan. Motordun ibilgailuen salmentaren hazkundetik dator nagusiki esportazioen igoera hori: denbora tarte horretan %9,1 handitu dituzte salmentak.

Informazio gehiago:

Confebasken koiuntura ekonomikoari buruzko txostena

Nafarroako Estatistika Institutuaren oharra

Tags: 

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak