Azkoitia eta Azpeitiko merkatariek denda online bat ireki dute

Hainbat

Azpeitia eta Azkoitiko merkatariek euren produktuen erakusleihoa zabaldu dute HEMENbuy! atarian. Proiektu honek bi herrietako merkataritza eskaintza zabala ezagutzera eman nahi dute, eta erosleari online erosteko aukera eman. Ekimenaren azken helburua tokiko merkatariza sustatzea da, eta bide batez, denda erraldoiek eta online dendek egiten dieten lehiari aurre egin.

Ataria urritik dago martxan, eta dagoeneko 40 bat denden produktuak daude salgai. Bi hilabetetan 6.000 bisita baino gehiago jaso ditu, nahiz eta salmentak oraindik ere ahulagoak izan. Erosten diren produktuak etxean jaso ahal ditu erosleak, 3,5 euroren truke, ala dendan jaso ditzake. Etxerako zerbitzua, gainera, Zestoa eta Zumaiara ere iristen da.   

Informazio gehiago:

Martxan da Hemenbuy!, Azpeitiko eta Azkoitiko dendetan Internet bidez erosteko webgunea

Denda ‘on line’ ireki dute Azpeitia eta Azkoitiko merkatariek

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak