Garapen Kontseilua berritu dute, beste zortzi kide onartuta

Hainbat

Ipar Euskal Herriaren beharrizanak diagnostikatu eta zehazten dituen organismoa da Garapen Kontseilua. Gizarte, ekonomia eta politikaren alorreko eragileek osatzen dutenez, ondo islatzen du Ipar Euskal Herriko gizartea. Erakunde honek zortzi kide berri hartu ditu ofizialki, azaroan zuzendaritzak egindako azken bileran aukeratuak izan ondoren. 2015-2017 etaparako kontseiluak egin duen berritze prozesuaren haritik datoz aldaketa hauek.

Aurkeztu ziren 25 hautagaien artetik aukeratu dituzte zortzi kide berri hauek, hiru kolegiotan banatuta. Ekonomia jarduerei dagokien III. kolegioan dago Euskal Moneta elkartea (Xebax Christy eta Mendi Esteban), ISCIPA gizarte laguntzarako elkartea (Laurence Riviere eta Marie-Claire Tapie) eta Inter-Amap Pays Basque nekazaritza ekologikoaren aldeko erakundea (Laure Testemale eta Isabel Capdeville). Ossau-Iraty lan sindikatua ere sartu da kontseiluan, eta Julien Lassalle eta Celine Barrerek ordezkatuko dute.

Irakaskuntza, formakuntza eta kulturari dagokion IV. Kolegioan sartu dira Du Pays Basque aux Grandes Ecoles elkartea (Bixente Etchecaharreta eta Benoît Ducassou) eta Eusko Ikaskuntza (Jean-Michel Larrasquet eta Argitxu Camus). Azkenik, gizarte eta osasun jarduerez arduratzen den V. Kolegioan beste bi erakunde sartu dira: Harrera Elkartea (Germaine Lavaux eta Gabi Mouesca) eta Baiona eta Euskal Herriko Elikagaien Bankua (Micheline Vilrobe de la Vega eta Bernard Causse).

Garapen Kontseiluak aste honetan bertan dauka aurreikusita zuzendaritza batzorderako hautagaiak aukeratzea, eta otsailaren 19an hautatuko dute instituzioko presidente berria.

Garapen Kontseiluaren zortzi kide berriaren fitxa

Le Conseil de Développement du Pays Basque

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak