Bateragarriak al dira bankuak eta etika?

Hainbat

Finantza instituzioez pentsatzen denean, gehienetan etikaren kontzeptutik urrun irudikatzen dira, haien jardueraren ardatz nagusia ahalik eta etekin handiena bilatzea dela iritzita. Oro har, uste hau zuzena izan daiteke, baina azken urteei begira jarriz gero, badira salbuespen batzuk.

Erakunde ertainak edo txikiak dira, baina Europan bada bere eragiketetan onura ekonomikoa lortzea helburu nagusitzat ez duen bankuen sare bat. Gizartean inpaktua duten proiektuen garapenean laguntzea dute xede; adibidez, elkarlaneko kooperatibak edo ekonomia solidariorako beste zenbait ekimen finantzatuta. Herbeheretako Triodos Bank eta Oiko Credit eta Italiako Banca Popolare Etica dira kontinenteko ezagunenetako batzuk.

Oro har, irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, norbanakoen ekarpenen bitartez kapitala bildu eta, tokiko garapenerako proiektu txikiak sortzeko, mailegu abantailatsuetara bideratzen dutenak. Bankuen eredu alternatibo honen Euskal Herriko erreferente nagusia Fiare da. 2005etik dago martxan, hasieran Banca Popolare Eticaren agente moduan. Duela hilabete batzuetatik hona, Italiako erakunde horretan toki propioa dauka, eta modu autonomoan funtzionatzen du.

Banketxeez gain, finantza etikoen erakundeen artean badira beste mota batekoak, nolabait arrisku kapital elkarteekin lotura dutenak. Horixe da Kataluniako Coop57 kooperatibaren kasua. Finantza zerbitzu etikoak eskaintzen dituen enpresatzat du bere burua entitate honek, eta 1996an sortu zuen Editorial Brugera zenaren langile talde batek.

Kasu batean zein bestean, finantzazio proiektuak garatzen dira, ehttp://www.veronaeconomia.itkonomia sozialari lotutako taldeek koordinatzen dituzten solidaritate sareen eraikuntzan oinarrituta. Hala, elkarri laguntzean oinarritzen den harremana sortzen da gizarte entitateen eta izaera etikoa duten finantza instituzioen artean.

Informazio gehiago:

La experiencia de Coop57

11 iniciativas de economía social en 2014

Andrés Baranés: “Se puede trabajar sin especulación”

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak