Pirinioetan lan eta bizi, bi aldeetan aldi berean jarduteko

Hainbat

Udalbiltzako Euskal Garapen eta Kohesio Funtsak diru laguntzetarako deialdi berria dauka martxan, iaz egindakoaren bidetik. Hiru programatan bereizitako plana da honakoa, eta guztira 120.000 euro ematea du helburu, 28 ekintzailetza proiekturentzat. Aurkeztutako proiektuek duten beharraren eta bideragarritasunaren arabera banatzen dira laguntzak, premia gorriena duten zonaldeetatik datozen ekimenei lehentasuna emanez. 

2014an egin zuten lehen deialdia, eta aurkeztutako 66 proiektuen artetik 19k jaso zuten laguntza. Proiektu bakoitzak 6.000 euro jaso zituen. Gainera, Udalbiltzak beste bost proiektu babestu zituen 'Pirinioak sendotzen' programaren bitartez; hiru Zuberoan eta beste biak Nafarroa Beherean. Babestutako 24 proiektuen artean, 14 Ipar Euskal Herrikoak ziren.

Orain martxan den deialdirako, zabaldu egin dute proiektuen eta parte hartu dezaketen udalerrien kopurua (103 ziren lehen eta 128 dira orain). Ekimenak hiru programa hauetara aurkez daitezke: Eragin, jarduera ekonomiko berriak sustatzeko; Elgarrekin, sare lana babesteko; eta Garapen soziala, gizarte proiektuak bultzatzera bideratua.

Udalbiltzaren ekimen honetan, Lan Berri, Cederna-Garalur eta Laborantza Ganbara ari dira sustatzaileak identifikatzeko lanetan laguntzen. Tutoretza lanetan laguntzen ari dira, bestalde,  Gaindegia eta Herrikoa, eta Fiare Banku Etikoak finantzazioaren alorrean eskaintzen du babesa.

Aukeratutako ekimenei laguntzeaz gain, Pirinioetan Lan eta Bizi programa tresna praktikoa da muga gainditze aldera, neurri berean egiten baitu lan Pirinioen alde bateko eta besteko udalerrietan garatzen diren ekimenetan.

 

Informazio gehiago:

Euskal Herriko Pirinioak, problematika sozio-ekonomikoari hurbilpen lana

Euskal Herriari begira/Pirinioak

Euskal Pirinioetan lan eta bizi: ekintzaileekin hizketan

L'association Azia pour travailler et vivre en Soule

 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak