Inbertsioak ageri dira berriz Urduñako aurrekontuetan, urtetako estualdi ekonomikoaren ondoren

Hainbat

Urduñak (Bizkaia) inbertsioen bidea hartu du berriz bere aurrekontuetan, modu apalean izan bada ere (300.000 euro). Udal honek krisi ekonomiko larria jasan du, udalerriaren beraren bideragarritasuna kolokan jartzeraino. Tokiko krisi luze bat jasan zuen lehenik, bere ehun industriala desagerraraziz, eta ondoren etorri zen krisi ekonomiko orokorrak azken kolpea eman zion udalerriari.

2011n, Urduñaren zorra 5,6 milioi eurokoa zen (aurrekontuaren %97a), eta urteko defizita 900.000 eurokoa. Gaur egun zorra 4,1 milioi eurokoa da (aurrekontuaren %67a); beraz, egoera zaila da oraindik ere, baina aurrekontu oreka bermatuta dago. Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskuhartzea aldarrikatu zuen, eta azken bi urteotan 820.000 euro sartu ditu honek zorra arintzeko, berfinantzaziorako martxan jarritako askotariko alternatibek huts egin ondoren.

Urduña Bizkaiaren parte da, baina geografikoki Arabako Aiaraldean dago kokatuta. Bere egoerak garbi erakusten du hiriguneek hartu dutela trakzio rola, hain populatuta ez dauden zonaldeek gainbehera jasaten duten bitartean. Urduñaren kasuan, beste toki askotan ez bezala, ibilbide industrial zabala izan zuen iraganean; dagoeneko desagertu diren Sagarduy etxetresnak eta Gama automobilgintzarako osagaiak bezalako enpresei esker, adibidez. Hain zuzen, 80ko hamarkada hasieran Sagarduyk jasandako krisia izan zen udalerriko krisi ekonomikoaren abiapuntua.

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak