Gazteak familiarteko nekazaritzara erakarri nahi ditu ENBAk

Hainbat

Gipuzkoako Euskal Nekazarien Batasuna (ENBA) nekazari eta abeltzainen sindikatuak 500 bazkide ditu. Urnietan egin berri duten batzar orokorrean, familiarteko nekazaritzaren alde orain arte egin duten apustua berretsi dute. Ekonomian oro har eta bereziki lehen sektorean dauden zailtasunak zailtasun, ENBAko arduradunek uste dute badagoela arrazoirik baserrian oinarritutako ereduaren alde egiten jarraitzeko.

Iñaki Goenaga elkarte honetako presidenteak adierazi bezala, munduko biztanleriaren hazkundeak, tokiko produktuaren alde euskal gizartean dagoen gero eta jarrera hobeak eta industria eta zerbitzuen sektoreetan euskal gazte askok bizi duten langabezia egoerak erraztu egin dezake nekazaritza estentsiboaren ereduaren garapena, betiere sektorea biziberritzea lortzen bada. ENBAn azaldu dutenez, horretarako ezinbestekoa da helburu handiagoak izango dituzten eta integralak izango diren politika publikoak sustatzea, gazteek etorkizunerako aukera bideragarritzat jo dezaten nekazaritza.

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak