Zuberoatik Gipuzkoara, formakuntza profesionala helburu

Hainbat

Azia elkarteak ekimen bat jarri du martxan Udabiltzarekin elkarlanean, Zuberoako hamar gaztek aukera izan dezaten Gipuzkoan egiten den lanbide heziketa bertatik bertara ezagutzeko. Proiektuak aukera emango die hautatuak diren gazte horiei zortzi asteko egonaldia egin eta Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako zenbait enpresara joateko, eta horrela hainbat lanbide ezagutzeko. Parte-hartzaileek Aziaren babesa izango dute egonaldirako, 800 euroko diru laguntza jasoko baitute.

Etorkizunean, kontrako norantzan ere egingo dute halako ekimen bat. Hau da, Hego Euskal Herriko bost gaztek Zuberoako zenbait enpresatan jasoko dute formakuntza. Enpresa egokiak aukeratzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko, Mauleko ODACE aholkularitza enpresaren babesa du Aziak. Berez muga desagertu bada ere, haren alde bien arteko elkarlana oso txikia da, geografikoki eta kulturari dagokionez gertu egon arren. Hala gertatzen da lanbide heziketaren alorrean ere.

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak