Basklink.com: Euskal Herri osoko informazio turistikoa, muga administratiboez gaindi

Hainbat

Bidasoaren alde bietako zazpi ekintzailek turismo informazio eta aholkularitzarako proiektu bat jarri dute martxan, Euskal Herriak dituen muga administratiboak gainditzen dituena. www.basklink.com webguneak eta bere Twitter eta Facebook kontuek Euskal Herri osoan gogobetez bidaiatzeko ibilbideak, esperientziak, helbideak eta loturak eskainiko ditu; euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.

Ekimen hau aitzindaria da gurean, eta bi publiko mota oso desberdin ditu jomugan, Joana Mendiburu bere koordinatzaileak azaldu duenez. Batetik, Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonak eta gure herriak, kostaldea, museoak eta gastronomia ezagutzeko interesa dutenak; berdin Ingalaterra, Alemania, AEB edo Madrilgoak izan. Bestetik, euskal herritarrei berei ere zuzentzen zaie webgune hau; toki zehatz batzuk ezagutu ez eta asteburua edo oporraldi txiki batzuk txoko ezezagun horietara gerturatzeko baliatu nahi dituztenei. Basklinken egoitza fisikoa Hazparnen dago, Lapurdin.  

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak