Biomasa, energia subiranotasuna lortzeko bidean

Hainbat

Biomasa energia iturri berriztagarria da, askotariko egur mota eta hondakin organikoen errekuntzatik datorrena, eta alternatiba bideragarria bihurtzen ari da gasolioa eta gasa bezalako beste sistema batzuei kontrajarririk. Tokian tokiko zenbait erakunde energia iturri hau bultzatzen ari dira; hala nola, Aramaio, Berriz, Ispaster, Kanpezu, Zerain, Ultzama eta Tutera. Era berean, zenbait enpresek ere egin dute urratsa, erregai tradizionalak biomasarekin ordezkatzeko haien ekoizpen prozesuetan. Urrats txiki bat, energia subiranotasuna lortzeko bidean.

Aramaioko Udalak bultzatutako proiektua da garrantzitsuenetakoa: Ibarra auzoko etxebizitzetara ur beroa eramatea du helburu, eta 140 familia ari dira parte hartzen jada (270 behar dira). Proiektuak 3,2 milioi euroko aurrekontua du guztira. Instalazioaren funtzionamendurako ezinbestekoak diren ezpalak inguruko basoetatik biltzea da asmoa. Energiaren Euskal Erakundea eta Hazi ere ari dira parte hartzen proiektuan.

Eusko Jaurlaritzak ekimen bat plazaratu du basoetako biomasaren erabilera sustatzeko, eta Nafarroako Gobernuak beste hainbeste egin du, Nasuvinsa enpresa publikoaren bitartez. Esaterako, Tuterako Lourdes auzoan: 481 etxebizitzak dute jada biomasan oinarritutako berokuntza bertan, eta %48ko energia aurrezpena dakarkie horrek. Bestalde, 2014tik, 6.300 etxebizitzatarako proiektu batean ari dira lanean Iruñeko Txantrea auzoan. Zangotzako Smurfit Kappa enpresa, Ultzamako Copos Ulzama eta Itsasuko Loreki dira energia berriztagarrien aldeko joera honen beste zenbait adibide.

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak