Korsikaren batasun instituzionala, Ipar Euskal Herriarentzat ispilu

Hainbat

Frantziako estatua bere barne mapa berregituratzen ari da, eta prozesu horretan erregioen fusioa izan da neurri entzutetsuena, baina ez bakarra. NOTRe (Errepublikaren Lurralde Antolamendu Berria) legea delakoak eskuduntza gehiago izateko aukera emango die erregioei, bai eta horien barne antolakuntza aldatzea ahalbidetu ere. Testuinguru orokor horren barruan daude Frantziako Gobernuak Korsikan egindako mugimenduak: gaur egun bertan dauden bi departamentuak batu eta entitate bakarra izango du irlak, lurralde ganbera deiturikoa.

Kontseilu nagusia eta lurralde kolektibitatea gauza bat eta bakarra lirateke. Horrek erraztu egingo luke, beste zenbait entitaterentzat, kolektibitate bakarra izateko errekonozimendu instituzionala: Ipar Euskal Herriarentzat, kasu. Hala ere, talde abertzaleak (Corsica Libera, adibidez) ez daude erabat pozik: aldaketa positibotzat jota ere, ez ditu haien helburuak asebetetzen. Hizkuntza, presoen gerturatzea, irlan bizi ez direnek bertan higiezinak erosteak dakartzan arazoak eta beste zenbait gai alde batera geratu dira Korsikak kolektibitate bakarra izatea ahalbidetzen duen zuzenketan. Frantziako Asanbladak berretsiz gero, figura instituzional berri hau 2018an sartuko litzateke indarrean.  

Tags: 

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak