Aldudeko gaztandegia, tokiko garapen jasangarriaren eredu

Hainbat

Coopérative Laitière du Pays Basque (CLPB) kooperatiba 1970ean sortu zuten zenbait abeltzainek. Urepel, Banka eta Aldude biltzen dituen zonaldean lehen sektorearen biziraupena bermatzeko, balio erantsia zuten produktuak merkaturatzea zen haien asmoa. Gaur egun ardi esnea egiten duten 65 ekoizle eta behi esnea egiten duten beste 25 biltzen ditu, eta gaztak eta gurina ekoizten dituzte; esaterako, Aldarri markaren bidez (Ossau-Iraty jatorri izendapenaren parte da). Aldudeko ibarran instalazio berriak zabaldu zituztenetik urtea bete berri da orain. Egoitza honek aukera eman die sortzen dituzten produktuen salmenta eta garapena haien eskuetan izateko.

Kooperatibako kideek nekazaritza herrikoia egitea dute helburu, Aldudeko ibarraren nortasunarekin bat egingo duena. Gainera, kalitate handiko produktuak eskaintzeko, lehengaiak errespetatzen dituzten fabrikazio metodoak baliatzen dituzte, eta horregatik ere badute harrera ona haien gaztek. Kooperatibak salmenta zuzenerako kanal propioa dauka, Internet bidez.

CLPBren antzeko eredua darabil Orozkoko Esnetik kooperatibak ere. 2012an sortu zen hau eta Gorbeialdeko ardien esnearen 8 ekoizle eta 120 kontsumitzaile biltzen ditu. Kooperatiba honek EHNE-Bizkaiaren, Orozkoko Udalaren eta Banca Fiareren babesa du, besteak beste.

Bideoa: Esnetik, bitartekaririk gabeko esnekiak

 

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak