Azpiegitura berriak Lekeitio eta Aian, tokiko garapena bermatzeko

Hainbat

Bizkaiko kostaldean dago Lekeitio, eta Gipuzkoako landa eremuan Aia. Kokapen desberdinak oso, baina beharrizan berbera: tokiko azpiegiturak hobetzea, hirigune handietatik urruti dauden bi herri hauen garapen propioa sendotzeko.

Lekeitiori dagokionez, bertako udalak (Lea Artibaiko Garapen Agentziarekin elkarlanean) 2012an ekin zion merkatuaren egoera aztertzeari, eta herriko lehen sektorea suspertzeko premiaz hausnartzeari. Lekeitioko merkatuan egokitzapenak eta gaurkotzeak egiteko neurriak onartu zituzten 2013an, eta iaz egin zituzten lan horiek. Sarrerak, ateak, eskailerak eta zama-lanetarako espazioak berritu eta gero, salmenta aretoak bultzada handia jaso du, batez ere, tokiko produktuei dagokienez. Gainera, espazio bat prestatu dute askotariko jarduerak egiteko eta herritarren topagune izateko.

Aiaren kasuan, Lardizabal Herri Eskola eta Lur-Alkartasuna Kooperatibaren saltokia hartuko dituen egoitza berri bat eraikitzen hasiko da udala martxoan. 1.900.000 euroko kostua izango du proiektu honek, baina alkatearen arabera, ezinbestekoa da Aiaren beharrizanak asebetetzeko. Eraikin oso bat egingo badute ere, erdisotoa eta beheko solairua baino ez dituzte erabiliko hasiera batean. Lehen solairua irekia izango da erabat, eta litekeena da eskola handitzeko baliatzea etorkizunean.

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak