Ipar Euskal Herriko elkarrizketa sozialerako mahaia bultzatu du Garapen Kontseiluak

Hainbat

Otsailaren 18an egindako bileran, elkarrizketa sozialerako mahai bat abiaraztea adostu du Garapen Kontseiluak, Ipar Euskal Herriko gizarte eta ekonomia auzi nagusiak foro bakar batean eztabaidatu ahal izateko. Lurraldean jarduten duten askotariko patronalek, sindikatuek eta gizarte eragileek osatuko dute mahaia. Azken bi urteotan instituzio horretan izandako eztabaida luzeen uzta da erabaki hau.

Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidenteak txostenaren aurkezpenean adierazi zuenez, alor horietan Paristik ezarrita datozen erabakiei aurre egiteko beharrak bultzatu zituen Ipar Euskal Herriko lurralde arteko elkarrizketarako mahaia abiaraztera. Proiektua aurkezteko ekitaldian askotariko erakundeak izan ziren, eta/edo beste zenbaitek babesa eman zieten. Hala nola, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako sindikatu nagusiak; Medef, CGPME eta UPA patronalak, bai eta beste zenbait gizarte eragile ere.

Hautetsien Kontseiluak 2014-2020 epealdirako egindako lurralde programak barne hartzen du erakunde berri honen finantzazioa, eta 120.000 euro aurreikusten dizkio 2015erako. Osagarriak diren bost ardatz lehenetsi dituzte: osasuna eta bizi kalitatea; langileen prospektiba eta formakuntza; giza baliabideak, batez ere enpresa txikiei begira; gazteak eta irakaskuntza-enpresa arteko zubiak; eta lanerako espazio komunak, batez ere barnealdeko eskualdeei dagokienez.

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak