Innov Mugabe 2x2, Bidasoa eta Hego Lapurdiren arteko harremanak estutzen

Hainbat

Nekazaritzako Elikagaien II Mugaz Gaindiko Foroa egin berri dute Ficoban, eta Bidasoaren alde bietako 80 ekintzailek hartu dute parte bertan. Bidasoa Bizirik agentziak (Hondarribia eta Irun) eta Hego Lapurdiko hiriguneak Innov Mugabe 2x2 programaren bitartez sustatutako jarduera da honakoa, beste askok bezala, harremanak sendotzea helburu duena. 

Mugaz gaindiko programa honek askotariko ekintzak garatzen ditu nekazaritzako elikagaien sektorean (tokiko produktuan oinarrituta), nautikoan eta aisiarenean. 396.000 euroko aurrekontua du eta POCTEFAk finantzatzen du, Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko lankidetzarako programak. “Gure gourmet” da aurki egingo duten beste proiektuetako bat: tokiko elikagaietan oinarritutako sukaldaritza sustatuko du. Gainera, eskualdearen irudia indartzeko jarduera nautikoren bat ere badute eskuartean. 

Azken Albisteak

Nabarmenduak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak