Industriak pisua galtzen dihardu zerbitzuen aldean

Hainbat

Euskal Herriko industriaren sektorea gure garapen ekonomikoaren lemazaina izan da hamarkada luzetan, baina gainbeheran dirau, zerbitzuen etenik gabeko hazkundearen aurrean. Bilakaerak ez du etenik, bigarren sektoreak modernizatzeko eta erronka teknologiko zein komertzial berrietara egokitzeko egindako ahaleginak ahalegin. Alorraren inguruko estatistikak egiten direnetik lehenbizikoz, EAEko industria landunen kopurua 200.000tik beherakoa izan da 2014an. Industriak BPGan zuen pisua %25,8koa zen 2005ean, eta %20,7koa izatera igaro zen 2012an. Sektoreko langileen portzentajea, berriz, %25,8tik %21,4ra jaitsi da epealdi horretan. Metalaren sektoreak 36.000 enplegu suntsitu ditu krisiaren urteetan.

Gipuzkoako datuen bilakaera antzekoa izan da: 2008an guztizko enpleguaren %28a hartzen zuen industriak, eta %24ra jaitsi zen 2014rako. Nafarroa Garaian, bilakaerak zertxobait egin du hobera azken urtean. Hala ere, 2008tik 2013ra industriaren alorreko 13.159 enplegu galdu ziren herrialdean: epealdi horretan galdutako enplegu guztien %40a da hori ia. Industrian 69.704 landun izatetik 56.545 landun izatera igaro da, Gizarte Segurantzako datuen arabera. 

Tags: 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak