Irungo gaztetxeak, ekonomia soziala eta eraldatzailea jomugan

Hainbat

Hamar urtez, Irungo Lakaxita gaztetxea bertako kultura eta gizarte mugimenduei loturiko gazte jardueren topagune izan da. Orain etapa berri bati ekin diote, ekonomia sozial eta eraldatzailearekin zerikusia duten proiektuak babesteko ekintzak egingo baitituzte lokalaren beheko solairuan. Olatukoop sarearen eta Hiritik At hirigintza alternatiboaren moduko proiektuen bitartez, Lakaxitak bildu egin nahi ditu ekonomiaren zein gizartearen alorrean planteamendu alternatiboak aldarrikatzen dituzten kolektiboak eta pertsonak.

Hori horrela, Lakaxitak LKXT Koop egitasmoa abiarazi du. Bertako dinamizatzaileek ez diote uko egingo orain arteko ibilbideari, baina aldi berean, askotariko proiektuak bultzatuko dituzten esperientzia berrietan murgiltzeko erronka gogotsu hartu dute. Gure herrian alor anitzetan garatzen ari diren gizarte ekonomiarako dinamikei atxiki zaizkie, beraz: hiri baratzak, kontsumo kooperatibak, informazio proiektuak, liburudendak, informatika enpresak

Euskal Herria munduko erreferenteetako bat da kooperatibismoan eta gizarte ekonomian. Nafarroa Garaiko ANEL eta EAEko ASLE agente aktiboak dira alor honetan; eta askotariko ekimen, sare, behategi eta analisiak jarri dira martxan gizarte ekonomiaren garapenari dagokionez. Ipar Euskal Herrian, azpimarratzekoa da Laborantza Ganbararen ekimenez gizarte ekonomiak lehen sektorean duen loraldia.

Bideoa: Lakaxita 2.0 aurkezpena

Audioa: Irungo Lakaxita gaztetxea ekonomia sozialerako topagune bilakatu da

 

Azken Albisteak

Portfolio

Beha Euskal Herria Euskal Herri osoko aktualitate sozioekonomikoa bildu nahi duen ataria da. Gaindegiak sortua da, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia.

Harremanetarako

Beha Euskal Herria Gaindegiaren proiektua da. Gaindegiarekin harremanetan jartzeko:

Gaindegia

Gaindegiaren laguntzaileak